91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
2464
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Arrasateko (Gipuzkoa Mendebaldeko eskualdea) osasun-zentrorako altzari klinikoak eta osasun-tresneria eskuratzeko egiten dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa, Araba kalea 45-E, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76, faxa: 945 00 62 03.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espedientearen zenbakia: 150/20/0/0685/O271/ 042005.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Arrasateko (Gipuzkoa Mendebaldeko eskualdea) osasun-zentrorako altzari klinikoak eta osasun-tresneria eskuratzea.
b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: oinarri teknikoen pleguan aurreikusitakoaren arabera.
c) Loteak: 2 lote.
d) Entregatzeko lekua: Arrasateko osasun-zentroa (Gipuzkoa Mendebaldeko eskualdea).
e) Entregatzeko epea: ikusi oinarriak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 41.300,00 euro.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala.
b) Helbidea: Araba kalea 45.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01006.
d) Telefonoa: 945 00 62 76.
e) Telefaxa: 945 00 62 03.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.
7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: horiek egiztatzeko aurkeztu beharreko agiriak zeintzuk diren jakiteko, ikus oinarriak.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko ekainaren 2a, 12:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, jendaurrean irekitzen denetik.
e) Aldaerak onartzea: ikusi oinarriak.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (prozedura mugatua).
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoa, d) Eguna: 2005eko ekainaren 10a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Araudi Orokorreko 80.4 artikulua ezartzeagatik atzeratzen ez bada), e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: 383,05 euro.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: http://www.osakidetza-svs.org.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 26a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
ELENA BRAVO SUÁREZ.