Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2462

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioaren eta errentak erreklamatzearen gaineko 842/04 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 842/04 hitzezko judizioa, desahuzio bati buruzkoa.

Demandatzailea: Maria Pilar Mendaza Anzuola andrea.

Abokatua: Luis María López de Munain Cantón jauna.

Prokuradorea: Maria Mercedes Botas Armentia andrea.

Demandatua: Rafael Jiménez Pérez jauna.

Gaia: ordainketa ez egiteagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean 71/05 zk.ko epaia eman da, zeinaren epaitza eta xedapenezko zatia honako hauek baitira:

Javier Pegenaute Allo jaunak, Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, epai hau eman du

71/05 ZK.KO EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 11. Errentak ez ordaintzeagatik desahuzio bat egiteko eta diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan izapidetutako 842/2004 ahozko judizioari dagozkion autoak ikusi eta entzun dira. Alderdiak: demandatzaile, María Pilar Mendoza Anzuola andrea, epaitegietako prokuradore Mercedes Botas Armentia andreak ordezkatuta eta Luis M.ª López de Munain Cantón abokatuak lagunduta; demandatu, berriz, Rafael Jiménez Pérez jauna, auzi-ihesean bera.

EPAITZA

Baietsi dut Mercedes Botas Armentia epaitegietako prokuradoreak, Maria Pilar Mendoza Anzuola andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda; beraz, alderdiak lotzen dituen Gasteizko Barnekale Berria 10 behea helbidean kokatuta dagoen etxebizitzaren gaineko errentamendu-kontratua suntsitua deklaratu behar eta deklaratzen dut; kondenatu behar eta kondenatzen dut Rafael Jiménez Pérez jauna etxea uztera, etxetik botatzeko eguna 2005eko apirilaren 27rako berretsiz, legezko eskakizunak bete ondoren, eta auzi-jartzaileari 5.653,21 euro gehi ebazpen honen datatik aurrera sortutako legezko interesak eta hain zuzen etxea utzi arteko errentak eta gastuak ordaintzera. Prozesuan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan prestatuko da, epaia jakinarazi ondoko bost eguneko epean.

Rafael Jiménez Pérez demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake ebazpen horren aurka Arabako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala