Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2460

EDIKTUA, abinte+stato-jaraunsleak deklaratzeko bideratutako 1227/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria Rosa Vales Iglesiasek, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkaria naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 1227/04 espedientea bideratu da abintestato-jaraunsleak deklaratzeko. Petra Bilbao Bilbao andrea testamentua egin gabe hil zen, Santurtzin, 2003ko maiatzaren 30ean. Hori dela eta, jaraunsleak deklaratzeko eskatu du M.ª Isabel Bilbao García andreak, kausatzailearen hirugarren mailako ahaidea den aldetik. Gaur hartu den ebazpenean erabaki da kausatzailearen jaraunspena eskatzen dutenen adinako eskubidea edo hobea dutela uste dutenei dei egitea, epaitegi honetan ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, hogeita hamar eguneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera. Ohartarazten zaie zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izango dutela, baldin eta esandakoa egiten ez badute.

Barakaldo (Bizkaia), 2005eko apirilaren 7a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala