Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2459

EBAZPENA, 2005eko martxoaren 4koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, “Naturcorp Redes, S.A.U.” Enpresaren Hitzarmen Kolektiboa erregistra eta argitara dadila xedatzen duena.

8602422 C.C.O.C. espedientea.

Aipatutako espedientea ikusita “Naturcorp Redes, S.A.U.” Enpresaren Hitzarmen Kolektiboari buruzkoa eta

Hau honela: aipatutako Hitzarmen Kolektiboaren testua, 2005eko urtarrilaren 13an batzorde negoziatzaileak sinatua, 2005eko otsailaren 24an iritsi zen Lan Zuzendaritzara. Hitzarmen hori Gipuzkoa eta Bizkaia Lurralde Historikoetarako izango da. Halaber, Mahai Negoziatzailearen eratze-agiria eta Hitzarmenaren izenpearen agiria ere aurkeztu ziren.

Hau kontuan izanik: martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta hori garatzen duen 1982ko azaroaren 3ko Aginduan, eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatu zuen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, beharrezko izapideak egin ondoren, bidezko da Hitzarmen Kolektiboa erregistratzea eta argitaratzea.

Adierazitako lege-aginduak eta ezarpen orokorreko gainontzekoak ikusita,

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak hau erabaki dut:

1.– Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroaren Organo Nagusian erregistratzeko agindua ematea, Batzorde Negoziatzaileari jakinaraziz.

2.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 4a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

NATURCORP REDES, S.A.U. ENPRESAREN

(LEHEN EUSKADIKO GAS BALTZUA SA) ETA BERE LANGILEEN ARTEAN SINATUTAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA, 2004. ETA 2005. URTEETARAKOA.

I.– Hedadura eta eremua.

1. artikulua.– Xedea, hartzen dituen langileak eta lurralde-eremua.

Naturcorp Redes, S.A.U. Enpresaren eta beherago zehaztutako lantokietan behar egiten duten langileen arteko lan-harremanak arautzen ditu hitzarmen kolektibo honek.

– Anoetako kudeaketa operatiborako zentroa.

– Barakaldoko kudeaketa operatiborako zentroa.

– Bergarako kudeaketa operatiborako zentroa.

– Bilboko bulegoak.

Enpresaren ohiko lantokiez besteetan behar egiten duten eta proiektu jakin batzuk garatzeko behin-behinean kontratatu diren langileak ez dira sartzen hitzarmen kolektibo honetan.

2. artikulua.– Indarraldia

2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra hitzarmen kolektibo honek eta hala iraungo du 2005eko abenduaren 31ra arte. Eta parteetariko batek iraungi baino bi hilabete lehenago ez badu denuntziatzen, urtekako epetan, mugagabe luzatutzat joko da.

II – Ekonomia-araubidea.

3. artikulua.– Soldatak.

Bost maila profesionaleko sistemarekin jarraituko da, eta 2004. urterako horien soldaten gaineko baldintzak I. eranskineko taulan zehazten dira.

1.– Lan-hitzarmen kolektibo honek eragiten dien langileek lehentasuna izango dute ondokorako: hitzarmen honen 1. artikuluan zehaztutako lantokietan gerora bete beharko diren lanpostuetarako aurkezteko, alegia. Barne-hautaketa egin ondoren lanpostu bat hutsik badago, deialdi publikoaren bitartez kanpoentzako irekitako hautaketa egingo da, eta langileak aukeratzeko enpresa baten bitartez, hautagaien gaineko balorazio bat egingo da eta Sozietatearen Zuzendaritzari adieraziko zaizkio aipatu lanpostuak betetzeko egokitzat jotzen diren hautagaiak.

2.– Esperientzia profesionalik ez dutenak formakuntzako edo praktiketako kontratuen bitartez sartuko dira enpresara, eta hala iraungo dute indarrean den legeriak baimentzen duen arte. Prestakuntza akademikoarekin bat etorriaz lortzen duten maila profesionalari dagokion ordainsaria izango dute. Eta beherago zehaztutako portzentajea, hots, metatutako esperientzia-urteen araberakoa maila egokiaren gutxienekoari aplikatuaz kalkulatuko da aipatu ordainsaria.

– 1. urtea:	%70.

– 2. urtea:	%85.

– 3. urtea:	%100.

4. artikulua.– Ordainsari aldakorrak.

2004ko ekitaldi honetarako ordainsari aldakorrak ezartzen dira, hain justu ere enpresa garatzeko prozesuetako produktibitatea hobetzeari lotutako zenbait helburu erdiestearen araberakoak.

A.– Erabateko Kalitatearen Plana.

A.1.– Kalitate-sistema integrala: ekitaldiko abenduan eraginpeko diren langileen soldata gordinaren %1eko osagarri gorena ezartzen da langile guztientzako, eta osagarri hori kontzeptu hauetan banatuko da:

– ISO 9001 Arauarekin bat etorriaz enpresako Erregistro-ziurtagiria lortzeagatik edo mantentzeagatik %0,25; eta ISO 9001 Kalitate- edo ISO 14000 Ingurumen-ziurtagiriak lortzeagatik edo mantentzeagatik %0,50, eta, halaber, Laneko Segurtasuna eta Arriskuak Prebenitzeari buruzko Ziurtagiriari dagokionez.

– EFQM kalitate europarreko ereduan ezarritako autoebaluazioa egiteagatik %0,25. Kanpoko ebaluazioaren bitartez lortutako “Zilarrezko Q” edo antzeko ziurtagiriak batengatik portzentaje hori %0,50era arte gora daiteke.

A.2.– Kalitate Planak: Kalitate Planak ekitaldian zehar lortu beharreko helburuak zehaztuko ditu, hain justu ere helburu horiek lortzeari lotutako adierazleen sistema bat ezarriaz. Euren adierazleen arabera neurtuta, helburu horiek lortzeak osagarri gehigarri bat jasotzea ekarriko du, zehazki, %2koa. Helburu guztiak lotzen ez badira, %2ko osagarria adierazleen artean banatuko da, dagokion parte proportzionala aplikatuaz lortutako helburu bakoitzari.

A.3.– Hobekuntza Proiektuak: etengabeko hobekuntza sistema bat ezartzeko arauetan ezarritakoaren barruan, “hobekuntza proiektua” egiteagatik %1,5eko gehigarria. Portzentaje horri 2005. urtera arte eutsiko zaio.

A.4.– Proiektu korporatiboak: enpresarentzako interes nabarmeneko proiektu korporatiboengatik soldata-masaren %0,5ekoa ezartzen da. Zuzendaritza Orokorrak proposatuko du aipatu gehikuntza.

A.5.– Sistemaren bermea: aurreko puntuetariko bat (kalitatearen sistema integrala, kalitate plana, hobekuntza proiektuak eta proiektu korporatiboak) sozietateak (bere aldetik) egiten ez badu, lan-hitzarmen honetan sartzen diren langileen ordainsariei dagokienez guztiz gauzatutzat joko da, betiere aldez aurretik egin edo ordaindu bada.

A idatz-zatikoa (Erabateko Kalitatearen Plana) aplikatzearen ondoriozko portzentajea honelaxe kalkulatuko da: hitzarmen kolektibo honetan sartzen diren langileei dagokien guztizko soldata gordinarekiko; eta ateratzen den kopurua honelaxe banatuko da: delako kalkulurako zenbatu diren sozietateko langile guztien artean era linealean, artikulu honen azken partean zehaztutako kasuan izan ezik.

Urteko kalitate plan betiere urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen zehaztu beharko da.

B.– Garapen Profesionalerako Plana.

B.1.– Eskumenak kudeatzeko sistema: enpresako plantillaren gaitasun operatiboa eta malgutasun funtzionala areagotzeko, eta, azken baten, plantillaren emaitzak hobetzeko, eskumenka eta lanbide-taldeka langileen kudeaketa-sistema bat ezarri eta aplikatzeagatik honakoa: hitzarmen kolektiboan sartzen diren langileen soldata-masaren %3,5ekoa, zeina osorik banatu beharko baita.

Kontzeptu horrengatiko konpentsazioa, 2005. urtekoa, %3, 5ekoa izango da.

Taldeka, lanbide-taldeka eta banan-banan ere aplikatu ahal zango da portzentaje hori.

Arlo operatibo bakoitzerako garapen profesionalerako urteko planak ezarriko dira, aldizka aztertu eta baloratuko direnak, betiere artikulu honetako azken paragrafoan zehaztutakoarekin bat etorriaz.

B.2.– Errendimendu pertsonala baloratzea: ekitaldian zehar laneko errendimendua ebaluatzeko sistema bat ezartzen da, zeinaren bitartez pizgarri bat emanen baitzaie euren zereginetan, ekitaldian zehar, nabarmendu diren langileei.

Pizgarri hori banan-banan aplikatuko da, zehazki, kalifikazio bikaina edo ona lortu duten langileei, hain justu ere kalifikazio horiek lortzen dituzten langileak hurrenez hurren %15 edo %25era mugatuaz, eta hori, betiere, zuzendari bakoitzak ebaluatuko duen talde edo kolektibo bakoitzaren barruan.

Helburu honetarako zenbatekoa osoak ez du gainditzen ahal izango hitzarmen kolektibo honi lotutako langileen soldata-masaren %1,5a; eta, banan-banan aplikatzeari dagokionez, goreneko muga: eragiten dion langilearen soldata gordinaren %4,5a izango da. Edonola ere, goian aipatu %1,5eko zenbateko osoa banatu beharko da.

Portzentaje horiek 2004. urtekoak modukoak izango dira, hau da, gehienez ere %1,5ekoa eta %4,5ekoa.

Artikulu honetan zehaztutako ordainsari aldagarria pizgarritzat jotzen da; beraz, ez da metatuko hurrengo urteetan zehar eta ekitaldia bukatutakoan pagatuko da, hurrengo otsaileko nominan. Bestalde, hitzarmen kolektibo honen 4. eranskinean jasotako Kalitatearen Planean finkatutako helburuak erdietsi direnentz egiaztatu beharko du kanpoko kontu-ikuskaritza batek, eta errendimendu pertsonalaren eta eskumenen gaineko balorazioak egin beharko dituzte zuzendariek, betiere Zuzendaritza Orokorrak gainbegiraturik.

Errendimendu pertsonalaren balorazioan “oso gutxi” kalifikazioa lortu duten langileek, Enpresako Zuzendaritza Orokorrari kontsulta egin ondoren, ez dute jasoko ordainsari aldakorrik, tokatzen den ekitaldian.

B.3.– Helburu indibidualak: helburu indibidualak sartu eta ebaluatzegatik 2004an %2ko eta 2005ean %2ko pizgarria ezartzen da.

2003. urtearen bukaeran, laguntzailearen eta buruzagiaren arteko garapen-elkarrizketa bat egingo da, non 2004rako helburuak finkatuko diren, betiere aldez aurretik ezarritako metodo baten arabera. Aipatu garapen-elkarrizketetan oinarriturik, %1,5eko pizgarri bat aplikatuko zaio (2003koa) bere buruzagiarekin elkarrizketa burutu duen langile orori, eta Zuzendaritza Orokorrak berretsi egingo du, betiere prozesua eta helburuak gauzatzeko erabilitako kalitate eta zorroztasunaren arabera.

2004. urtearen bukaeran, aipatu helburuak bete diren al ez ebaluatuko da eta 2005. urterako helburuak finkatuko dira, betiere garapen-elkarrizketaren barruan. Finkatutako eta lortutako helburuei dagokienez kalitatea eta zorroztasuna saritzeko, soldata-masaren %2 izango da (2004. urteari dagokiona).

B.4.– Sistemaren bermea: aurreko puntuetariko bat (eskumenak kudeatzeko sistema, errendimendu pertsonala baloratzea eta helburu indibidualak) sozietateak (bere aldetik) egiten ez badu, lan-hitzarmen honetan sartzen diren langileen ordainsariei dagokienez guztiz gauzatutzat joko da. Hitzarmen honetan sartzen diren langileei dagokien guztizko soldata gordinari hitzartutako portzentaje guztiak aplikatuaz egingo da aipatu banaketa, betiere aldez aurretik egin edota ordaindu bada.

B.5.– Erronka estrategikoa betetzeagatiko osagarria.

Konpainia beste lehiakortasun maila batzutan kokatuko duten erronka estrategikoak finkatzeko premia agerikoa da. Sozietatearen Plan Estrategikoa gauzatzean agertzen da hitzarmen kolektibo honetan jasotako erronkaren garrantzia, eta bai Sozietatearen negozio-helburuak ere. Kontuan izanik, hitzarmen kolektibo honen indarraldian ez dela bukatuko aipatu erronka estrategikoa, urteko helburuak sortzea erabakitzen da, gauzatu ezkero, otsaila bakoitzean aplikatzeko %1eko urteko ordainsaria ekarriko dutenak, izan ere, uste baita data horretan baloratuta izango direla aurreko urtean lortutako emaitzak.

Bestalde, 2004ko ekitaldiari dagokionez, erronka estrategikotzat jotzen da Sozietatearen antolaketa-egitura definitzea.

2005. urteari dagokionez, negoziazio-markoan erabakitakoa izan beharko da kontuan.

C.– Ordainsari osagarria:

2004ri eta 2005ari dagokionez, urteko %1eko pizgarria aplikatuko da, 1705 orduko lanaldiari eustean oinarriturik.

5. artikulua.– Beste osagarri batzuk.

5.A.– Antzinatasuna.

Antzinatasun-plusa hirurtekoetan definituko da, horietako bakoitzari oinarrizko soldataren %3 dagokiola.

Hitzarmen kolektibo honen 2. eranskinean zehazten da taula.

6. artikulua.– Aparteko orduak.

Hitzartutako lanaldiaz kanpo egindakoak joko dira aparteko lanordutzat.

Ordu arruntaren balioaren %75eko errekarguarekin ordainduko dira aparteko orduak. Enpresarekin egindako aldez aurretiko akordioa delarik, langileak aukera du: aparteko lanorduak konpentsatzeko, hain zuzen ere, aipatu errekarguarekin ordaindutako deskantsu-denborarekin.

7. artikulua.– Baliagarritasun plusa.

Epe jakin batzutan enpresarentzako eraz eta txandaka prest dauden langileei aplikatuko zaie Erabilgarritasun Plusa, betiere, epe horietan, berehala aurkituak izateko, mesafonoa edo poltsikoko telefonoa aldean erabiliaz, euren eraginpeko eremuaren barruan 20 kilometroko zirkuluan egonez; eta deia jaso ezkero, ezinbesteko kasuetan izan ezik, aurkezteko gehienez ere 30 minuturekin.

Aipatu erabilgarritasuna izango duten lanpostuak 3. eranskinean zehazten dira (jasoko diren plusak ere eranskin horretan zehazten dira).

8. artikulua.– Kudeaketa operatiborako zentroetako eta mantenimenduko langileen baldintza espezifikoak.

1.– Larrialdi-plusa.

Gas naturalaren banaketako anomaliak aurreikusi, zuzendu edo konpontzeko edo zerbitzuan eraginen bat izan duten bezeroei atenditzeko —esandakook ezin badira aurreikusi edo gerorako utzi—, lanaldiaz kanpo egindako lanengatik ordaindutako kopuruak joko dira larrialdi-plustzat.

Hurrengo puntuan ezarritakoarekin bat etorriaz eta iragandako denborarengatik ordainduko da larrialdi-plusa, hain justu ere %75eko errekargudun orduko prezioaz edo ordaindutako deskantsuaz; deskantsu hori, ordu bakoitzeko ordu bat eta hiru ordu laurdenekoa izango da.

2.– Baliagarritasun-egoeran larrialdi-irteerak.

Larrialdi-irteera bakarra bada, orduak aparteko ordu moduan ordainduko dira, irteerako gutxienez 3 ordu zenbatuaz, nahiz eta denbora erreala 3 ordutik beherakoa izan.

Eguneko baliagarritasun-epe baten barruan zenbait irteera egin ezkero, ondoko irizpidearekin bat ordainduko dira:

a) lehenengo irteera: 3 ordu.

b) bigarren irteera: lehenengotik hiru ordu igaro baino lehen egiten bada irteera hau, bi irteerak batera ordainduko dira, hain justu ere ondoko denboragatik: lehenengoaren ordutik bigarrenaren deiaren ondorengo hirugarren ordura artekoa, alegia.

c) hirugarren irteera: aurreko deia egin zenetik hiru ordu igaro baino lehen egiten bada hirugarren deia edo hurrengoak, batera ordainduko dira ondoko denboragatik: lehenengo deiaren ordutik hirugarren edo hurrengo deien ondorengo hirugarren ordura artekoa, alegia.

d) lehenengo eta hirugarren irteerak: bi irteeren artean hiru ordutik gorako tartea bada, 3 orduko gutxieneko denboragatik ordainduko da bakoitza.

e) gauez lan egitea eskatzen duen larrialdi bati aurre egiteari dagokionez, artikulu honetako 6. puntuan zehaztutako deskantsua izango du langileak.

Gauzak argitzearren ondoko grafikoa ematen da:

Baliagarritasun-epea

	0	1	2	3	4	5	6	7	8	9	10	 11	12

	1. irteera	2. irteera	3. irteera

	1.ª salida	2.ª salida	3.ª salida

a) 1. irteera, 3 ordu ordainduko dira.

b) 1. eta 2. irteerak, 1etik 6,5era bitartekoak; 5,5 ordu ordainduko dira

c) 1., 2. eta 3. irteerak, 1etik 9ra bitartekoak; 8,0 ordu ordainduko dira.

d) 1. eta 3. irteerak, 3+3; 6 ordu ordainduko dira

3.– Aparteko orduen ordez ordu libreak hartzea.

Hitzarmen kolektibo honetako 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz egin daiteke aipatu aldaketa, baina, betiere, enpresarekin egindako akordiorik bada eta zerbitzuko beharrizanek ez badute eragozten.

4.– Enpresako ibilgailuak erabiltzea.

Baliagarritasun-aldietan, zentroko arduradunak seinalatu enpresako ibilgailua erabili ahalko da, aipatu bezalako aldietarako ezarritako betekizunak konplituaz betiere.

Sozietatearen anagrama duten ibilgailuak beharrezko zuhurtzi eta diskrezioaz erabili beharko dira.

5.– Jatorduetarako aldietan egindako aparteko orduak.

Lan bat burutzerakoan beharra ezin bada eten jatordua egiteko, honelaxe jokatuko da:

a) Lana egiteko lekutik ezin bada alde egin, enpresak ogitartekoak eta aparteko ordu bat ordainduko ditu.

b) Gorago aipatu posibilitaterik ez badago, aparteko ordu baten eta afari-merienda baten gastuak ordainduko dira, betiere, bazkarirako finkatutako muga edo bazkariari dagokion zenbatekoa errespetatuaz eta zentroko arduradunaren aldez aurretiko adostasunarekin.

Bazkariarengatik ordainduko den zenbateko gorena 9,50 eurotan finkatzen da, 2004ko abenduaren 31ra artea; eta 2005erako 10,00 eurotan. Esandako mugekin, faktura aurkeztu ondoren ordainduko bazkaria, betiere zerbitzuko premiak direla-eta bidean bazkaltzea beharrezkoa bada.

6.– Lanaldien arteko deskantsua.

Operazioa bereziak direla-eta, lanaldia hurrengo eguneko 00:00etatik aurrera luzatzen bada, langileak etengabeko 9 orduko deskantsua hartzeko eskubidea izango du, betiere atxikita dagoeneko mantenimendu-zentroaren eremuan egin bada operazioa; eta 10 ordukoa izango da, operazioa aipatu eremutik kanpo egin bada.

9. artikulua.– Telekontroleko langileentzako baldintza espezifikoak.

1.– Txandakako, gaueko edo jaiegunetako lanarengatiko plusa.

Goiz, arratsalde eta gaueko txandetako (batetik beste aldatzen direnetako) lanari dagokio plus hau, eta bai lanean egiten diren gauetako orduei ere. Bestalde, urte barruko igande eta jaiegunengatiko konpentsazio bat sartzen da plus honetan.

Plus honi, 2004rako dagokion zenbatekoa 181,26 eurokoa izango da.

2.– Ordezkapen-plusa.

Presazko eta ezinbesteko zioak direla-eta, telekontrol zerbitzua egiten duen langileak lanpostua utzi behar badu, aldez aurretik beste lankide batekin kontaktatu beharko du (langile horrek bere lana egiteko), eta, horretarako, langileentzako lau txandako ordezkapen-metodoa erabili beharko du.

Telekontroleko langileentzako lan-txandak:

* Goizeko txanda:	

07:00etatik 15:00etara.

* Arratsaldeko txanda:

15:00etatik 23:00etara.

* Gaueko txanda:

23:00etatik 07:00etara.

* “Z” txanda (lanaldi zatitua): bulegotako ohiko ordutegia.

		Ohiko aldia	Oporraldia (3 hilabete)

Kasuak		ORDEZKAPENA	ORDEZKAPENA

1	Langilea kanpoan (bulego orduetan)	Z txanda	Deskantsuko operadorea

2	Operadorea kanpoan 	Z txanda	Deskantsuko operadorea

	(bulego orduetatik kanpo)	

3	Operadorearen baja	Z txanda	Deskantsuko operadorea

4	Operadorearen baja 	Z txanda + operadoreen burua	Operadoreen burua

	+ beste bat kanpoan	

Ordezkapenei buruzko zehaztasunak.

Hirugarren operadore 1 kanpoan dela, 1., 2., eta 3. kasuetan eta ohiko aldian, txandara sartuko den hurrengo operadorea deskantsuan denbora gehien daramana izango da.

Operadore 1 kanpoan dela, 1., 2. eta 3. kasuetan eta oporraldian kendu egingo dira jaiegunak eta deskantsu-egunak.

Oporraldian eta 4. kasuan operadoreen burua sartuko da eta jaiegunak eta deskantsu-egunak kendu egingo dira.

Aipatu zioak direla-eta lan-txandara sartzeko den operadoreak edo guardian denak poltsiko telefonoa —enpresak emandakoa— izan beharko du aldean, hain justu ere berehalakoan jakiteko non dagoen. (Asteko lehen laneguneko goizean egingo da txandakatzea)

Lanpostutik alde egiteko, ordezkoa lokalizatzea eragiten duten presazko eta ezinbesteko zioak honako hauek dira:

– Baldintza egokietan, lanpostuan jardutea galarazten dion berehalako ondoeza.

– Garrantzizko kausaren bat dela-eta familiakoek egindako abisua (seme bat jaiotzea, lehen graduko senide bat ospitaleratzea edota antzekoak).

– Enpresak emandako larrialdietarako telefonoaren bitartez lokalizatuko da ordezkoa.

Ordezkapena eragin duen gorabehera jasotzen duen txostena bidali beharko dio Telekontroleko buruak Pertsonal Zuzendaritzara.

10. artikulua.– Kilometroak.

Zerbitzuko beharrak direla-eta norbere ibilgailuan mugitzeak eragindako gastuak honelaxe ordainduko dira 2004an: kilometroko 0,28 euro.

11. artikulua.– Atzerrian egonaldiak egiteko baldintza bereziak.

1.– Zerbitzu-eginkizunetako joan-etorrietan, atzerrira egindako bidaiei bakarrik aplikatuko zaizkie ondoren finkatzen diren baldintza bereziak.

2.– Aste bat bano gutxiago irauten duten bidaiak.

Ahal delarik, atzerrian asteburua igaro gabe egingo da bidaia, nahiz eta hori dela-eta prezio murriztuko txartelik ezin eskuratu.

Arrazoi pertsonalak direla-eta, langileak asteburura luzatu nahi badu bidaia, aldez aurretik eman beharko du jakitera, hain justu ere prezio murriztuko txartela lortzeko eginbideak burutzeko; eta kasu horretan, aztertu egingo da enpresak mantenu- eta ostatu-gastuak bere gain hartuko dituen ala ez, betiere, tarifa normaleko txartelak eragingo zuen gastu gehigarritik gora egiten ez badute aipatu gastuok. Joan-etorriaren iraupena zehazteari dagokionez, bidaia borondatez luzatzeko hartutako egunak ez dira zenbatuko.

Horrelako bidaietan, ekitaldiaren barruan urteko 45 egun baino gehiago egiten badira, 3 egunetik 7 egunera arteko iraupena duten bidaiei dagokienez, 8 egunetik gorako iraupena duten bidaientzako 2. puntuan ezarritako konpentsazioa aplikatuko da.

3.– 8 egunetik hilabetera arte irauten duten bidaiak.

Bidai hauetan, batez ere joan-etorriak oso luzeak badira, tarifa murriztuko txartelak lortzearren, behar hainbateko aurrerapenaz bideratu beharko da txartel-eskabidea.

3.1.– Bidaiatzen den herrialderako arrazoizko zenbatekoen barruan sartzen badira, enpresak mantenu- eta ostatu-gastuak pagatzeaz gain, honako hauek ere ordainduko ditu: joan-etorriari dagozkion gastuak eta atzerrian egotea konpentsatzeko eguneko 42,69 euro.

3.2.– Halaber, proiektua dela-eta profesionalki erlaziorik duten pertsonentzako atentzioak eta gonbidapen- eta errepresentazio-gatuak ere ordainduko zaizkio joan-etorria egiten duenari. Aipatu gastuak ordaintzeko, egiaztagiri egokiak aurkeztu beharko dira.

4.– Hilabetetik gora irauten duen bidaia.

Hilabetetik gora irauten duten joan-etorriak egiteko, bidaia hasi baino lehen joan-etorriaren gaineko baldintzak finkatu beharko dira, bidaia-gastu, egonaldi eta mantenuari dagokionez, hain justu ere atzerriko egonaldia hileko zenbateko batez konpentsatzeko, eta egonaldia luzeagoa bada, ezkontidearen eta seme-alaben joan-etorrien gastuak direla-eta izan litezkeen laguntzak jasotzeko.

Joan-etorria egiten den herrialdearen eta joan-etorriaren iraupenaren arabera, aipatu baldintzak desberdinak izan daitezke.

12. artikulua.– Ordainsari finkoak berraztertzea.

Hitzarmen honen indarraldiko urte bakoitzaren urtarrilaren lehenengotik aurrera, soldatako kontzeptu ekonomikoei eta soldataz kanpokoei (aparteko orduak, kilometroak etab.) dagozkien zenbatekoak, zehazki, data horretan indarrean direnak honelaxe gehituko dira: inflazioaren arloan Gobernuak aurreikusitako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera (2004. urterako %2koa dela kalkulatzen da).

Hitzarmen honen indarraldiko urte bakoitzaren amaieran soldatak honelaxe berraztertuko dira: EAEko KPIa gehi %0,5a aplikatuaz Hitzarmeneko ordainsari-kontzeptu bakoitzari, eta aurreko paragrafoan zehaztutako gehikuntza ekonomikoaren portzentajea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoak deduzituaz.

Berrazterketa aplikatu ondoren, hurrengo urterako hitzartuko den gehikuntza-portzentajea aplikatzeko oinarria izango da haren emaitza.

Berrazterketaren ondoriozko guztizko diferentzia paga baten ordainduko da, hurrengo urteko lehenengo hiruhilekoan.

III.– Lanaldia.

13. artikulua.– Lanaldia eta ordutegia.

1.– Hitzarmen honek indarrean dirauela, lanaldiak 1.705 ordukoa izaten jarraituko du, aurreko urteetan bezala.

2.– Ordutegi malgua.

Astelehenetik ostegunera, egunero, 8h. 45´ egingo dira lanean, ondoko ordutegiarekin:

Goizean: 08:00/09:00etatik 13:45/14:00etara.

Arratsaldean: 14:30/15:45etik 17:00/19:30etara

Lanaren antolaketa egokia gauzatzeko, saileko zuzendariak mugatu egin dezake goizeko eta arratsaldeko sarrera-ordutegiaren malgutasuna, 30 minututan hain justu ere.

3.– Ostiraletan lanaldia goizez egingo da, 08:00etatik 14:00etara.

4.– Uztailean eta abuztuan goizez egingo da lan, ordutegi jarraituan, 08:00etatik 14:30etara. Ordutegi hori ekainera eta irailera ere heda daiteke, urteko bakoitzeko egutegia prestatzerakoan Sozietateak eta Enpresa Batzordeak hitzartutakoaren arabera, betiere.

5.– Aste Santuan edo hurrengo astean, sekzio edo sail bakoitzeko palntillaren erdi bakoitzak 4 egun (errekuperatzekoak) hartuko ditu, aldez aurretik enpresen zuzendaritzak talde bakoitzari baimena eman ondoren, hain justu ere zerbitzuko beharrizanei aurre egiteko.

Eguberrietan edo Urteberritan hiru egun eta ostiral bat (errekuperatzekoak) hartuko dira, Aste Santurako zehaztutako baldintza berberetan.

Eguberritan edota Aste Santuan libratzen diren egunak, banan-banan edo batera, urteko beste aldi batera pasa daitezke, aldez aurretik arloko arduradunarekin hitzartuta.

14. artikulua.– Oporrak.

Langile guztiek hartuko dituzten urteko oporrak abuztuan; hala ere, langileak aldi bitan har ditzake oporrak, lehenengo hamabostaldia urteko beste sasoi batera pasatuaz, betiere aldez aurretik enpresarekin ados jarrita.

Urteko beste sasoi batera pasatuz gero, oporraldia honelaxe zehaztuko da: sasoiz aldatzea dela-eta oporretako orduetan egin beharreko egokitzapena kontuan izanda, hain zuzen ere.

Hala ere, zerbitzuko gorabeherak direla-eta jarduera eten ezin den sailetan, Zuzendaritzak abuzturako lan-txanda bat ezarriko du. Txanda horretan sartzen diren langileek, dagokien saileko beharrizanak kontuan izanda finkatuko dute euren oporretarako egutegia.

Hortaz, urte bakoitzeko apirilaren 30a baino lehenago prestatu beharko da oporretarako egutegia.

15. artikulua.– Lan-egutegia.

2004. eta 2005. urteetarako ofizialki finkatutako jaiegunekin bat etorriaz eta bai goragoko 13. eta 14. artikuluekin ere, urte bakoitzeko lan-egutegia Enpresak eta Batzordeak ezarriko dute; betiere, lanaldiaren banaketa egokiena finkatzeko, hain zuzen ere Enpresaren lehiakortasun eta produktibitatea areagotzeko helburuarekin.

VI.– Lizentziak eta baimenak.

16. artikulua.– Lizentziak eta baimenak.

Hitzarmen kolektibo honek eragiten dien langileek eskubidea izango dute hurrengo artikuluetan zehaztutako lizentzia ordainduak izateko (zioak eta denborak ere artikulu horietan zehazten dira).

Betiere, aldez aurretik abisaturik eta kausak justifikatuta erabili beharko dira aipatu lizentziak. Saileko Zuzendaritzari edo Enpresako Pertsonaleko Sailari egin beharko zaio aldez aurretiko abisua.

Kapitulu honetan jasotako eskubideen ondorioei dagokienez, langile ezkonduek zein bikoteko elkarbizitza egonkorra (ezkontzaz kanpoko elkarketa) dutenek tratamendu berdina izango dute. Azken horiek, elkarketa zibilen udal erregistroren baten inskribatuta izatea ziurtatzeko agiria aurkeztu beharko dute

Kapitulu honetan araututako lizentzietako lanegunak honako egun hauetan hartu beharko dira: lizentziak eragiten dituzten egitatezko kasuak jazotzen diren egunetan, beste aukeraren bat ezarrita dagoenean izan ezik.

Sozietatearen lan-egutegian hartakotzat jotzen direnak dira lanegunak (hitzarmen kolektibo honen 15. artikulua).

17. artikulua.– Senideen edo norbere ezkontzarengatiko lizentzia.

1.– Norbere ezkontza dela-eta edo elkarketa zibilen udal erregistro egokian inskribatua izatea ziurtatzeko agiriaz justifikatutako ezkontzaz kanpoko elkarketa dela-eta, langileak 15 egun natural hartzeko eskubidea izango du, eta haiek ospatu aurretik eta ondoren hartu ahal izango ditu egunok; ezkontza edo elkarketa jazotzen den eguna ere epealdi horretan sartuko da.

Hamabost eguneko aurrerapenaz Pertsonal Zuzendaritzari jakinaraziz, lizentzia hau oporraldiari gehitu ahal zaio, oporraldia hartu baino lehen edo hartu ostean.

Bikotea osatzen dutenak berdinak badira, ezin izango da hartu beste lizentziarik elkarbizitza egonkorra hasteagatik edo ezkontzaregatik.

2.– Langilearen bigarren graduko odol-ahaideak edo ezkontza-ahaideak badira ezkontzen direnak, ezkontza ospatzen den datan, egun natural bateko lizentzia hartzeko eskubide izango du langileak. Langilea bizi den lekutik 150 kilometrora egiten bada ospakizuna, aipatu lizentzia bi egun naturalekoa izan daiteke.

18. artikulua.– Lanaldia murriztea bularra emateko.

Bederatzi hilabetetik beherako haurrari bularra emateko, langileak honako aukerak ditu: Langileen Estatutuaren 37. artikuluko 4. artikuluan zehaztutako lizentziaz baliatzea, edo ohiko lanaldiaren murrizketako ordu erdiaren ondoriozko denbora haurdunaldi eta erditzearengatiko lizentziari gehitzea.

Aukera horretaz baliatzeko, langileak aldez aurretik eskatu beharko dio enpresari, hain justu ere zerbitzuko beharrizanei aurre egiteko eta lanetik kanpo izango den denbora aldez aurretik kalkulatzeko.

19. artikulua.– Norbere arazoetarako lanaldi-murrizketa.

Norbere arazoetarako lanaldi-murrizketa, zehazki, lanaldiaren heren batera artekoa izan daitekeena izateko eskubidea, betiere kotizazio eta ordainsarietan murrizketa proportzionalarekin.

18. eta 19. artikuluaren arabera, murrizketako ordu kopurua zein hori sartuko den ordutegia aukeratu ahal izango ditu langileak, nahiz eta langileak 30 eguneko aurrerapenaz jakinarazi beharko dion enpresari, hain justu ere zerbitzuko beharrizanei aurre egiteko.

18. eta 19. artikuluetan zehaztutako murrizketak izateko eskubideak, ezin izango dira baliatu aldi berean.

20. artikulua.– Aitatasun-lizentzia.

Haur bat jaio ezkero, hiru egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango du aitak, eta langilea bizi den lekutik 150 kilometro baino harago izan bada jaiotza, aipatu epeari egun bat gehituko zaio.

21. artikulua.– Senideen heriotza edo gaixotasun larriarengatiko lizentziak.

1.– Semeren edo alabaren baten nahz ezkontidearen edo lagunaren herotzagatik: 4 egun natural, euretatiko hiru gutxienez lanegun direla.

2.– Artikulu honen 1. puntuan zehaztu gabeko lehen graduko odol-ahaide edo ezkontza-ahaideen heriotzagatik: 3 egun natural, euretatiko bi gutxienez lanegun direla.

3.– Lehen graduko odol-ahaide edo ezkontza-ahaideen edo lagun edo ezkontidearen ospitaleratzegatik zein justifikatutako gaixotasun larriarengatik: 5 egun natural, euretatiko 4 gutxienez lanegun direla.

4.– Bigarren graduko odol-ahaide edo ezkontza-ahaideen (neba-arrebak, koinatu-koinatak, aiton-amonak edo bilobak) herotzagatik: 2 egun natural, euretatiko bat gutxienez lanegun direla.

5.– Bigarren graduko odol-ahaide edo ezkontza-ahaideak ospitaleratzegatik zein justifikatutako gaixotasun larriarengatik: 2 egun natural, euretatiko bat gutxienez lanegun dela.

6.– Lizentzia eragiten duten jazoerak langilea bizi ohi den lekutik 150 km baino harago izan badira, artikulu honetan zehaztutako lizentziari egun bat gehituko zaio.

7.– Justifikatutako gaixotasun larria dela-eta edo ospitaleratzea dela-eta, langileak bigarren lizentzia bat izateko eskubidea dauka, iraupen eta baldintza berberekoa, betiere lehen lizentzia amaitu zenetik segidako 30 egun igaro ostean; baina, kasu horretan ezin izango da gehitu ohiko bizilekutik harako distantziarengatiko lizentzia-epea.

8.– Langileak hala eskaturik, artikulu honetako 3. puntuan jasotako lizentziak orduka (eguneko gutxienez 4 ordu) edota txandakako egunetan hartu ahal izango dira. Har daitezkeen egun/ordu guztiak hartu baino lehen desagertzen badira artikulu honetako baimena eragin duten jazoerak, langileak ez du izango inolako konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik eta baimena edo lizentzia bukatutzat joko da.

22. artikulua.– Ohiko etxe-aldaketarako edo lekualdaketarako lizentzia.

Langileak lanegun bateko lizentzia izateko eskubidea izango du, betiere aldez aurretik behar bezala justifikatuz gero.

23. artikulua.– Senideen heriotza edo gaixotasun larriarengatiko baimena.

Artikuluetako 21.eko 1., 2. eta 3. zehaztutako kasuei dagokienez, lanaldi murrizteko baimena eskatu ahal izango du langileak, hain justu ere heren bat ero erdia murriztekoa, betiere ordainsariko kontzeptu guztietan murrizketa proportzionalarekin.

Suposamenduetan zehaztutako baldintzak juntatzen badira, era kontsekutiboan hartu ahalko dira baimen horiek edo aipatu lizentziak.

24. artikulua.– Adingabekoak, minusbalaitu fisikoak edo psikikoak eta bigarren gradura arteko senideak zaintzeko baimena.

Legezko zaintza dela-eta, ondokoen bat langileak berak zaindu behar badu: gaixotasun larri iraunkorra duen ezkontza-ahaidetasunezko lehen graduko senide bat, odol-ahaidetasunez bigarren gradura arteko senide bat, ordaindutako jarduerarik ez duen minusbaliatu fisiko edo psikiko bat edo hamabi urtetik beherako ume bat, ohiko lanaldiaren murrizketa izateko baimena eskatu ahal izango du, hain justu ere lanaldiaren heren bateko edo erdi bateko murrizketa izateko, betiere ordainsariko kontzeptu guztietan murrizketa proportzionalarekin.

25. artikulua.– Lanpostuarekin edo funtzioekin zerikusia duten ikasketak egiteko baimena.

1.– Lanpostuarekin edo funtzioekin zuzeneko zerikusirik ez duten gaiei buruzko ikasketak burutzeko, zentro ofizial edo homologatuetan azterketa akademikoak egitera joateko eskubidea izango dute langileek, zehazki, egin beharreko azterketa-froga bakoitzeko egun natural batekoa, betiere egiaztagiri egokia aurkezteko obligazioarekin. Langilea bizi den lekutik 150 kilometrora egiten bada azterketa, aipatu baimenari egun natural gehituko zaizkio. Baimena ordaindutakoa izango da.

2.– Ikasketak zentro ofizialetan egin ezkero, lanaldiaren heren bateko murrizketarako eskubidea izango da, ordainsariko murrizketa proportzionalarekin hain justu ere.

26. artikulua.– Norbere arazoetarako baimenak.

1.– Baimen horiek ez dute sortuko ordainsaririk jasotzeko eskubiderik, eta oporrak, aparteko pagak eta enpresan antzinatasuna kalkulatzeko zenbaketatik at dago baimenok hartzeko epealdia Eta epealdi horrek ezin du iraun urteko 90 egunetik gora. Baimena hasten den egunetik hara egingo da zenbaketa, urte bakoitzean; beraz, baimena etenik gabeko 90 egunetarako ematen bada, ezin izango da antzeko besterik eman, aipatu egunetik hara urte bat igaro arte. Epealdi txikiagoei dagokienez ere, hartzen den egunetik hara egingo da zenbaketa, eta urte bateko epearen barruan norbere arazoetarako baimenek osatu ahal izango dute 90 egunak egiteko falta den epealdia.

2.– Gaixo larriak diren lehen graduko ahaideak artatzeko, baimena gehienez ere 12 hilabetera arte luza daiteke.

3.– Baimen hauek dirauen artean, langileari baja emango zaio Gizarte segurantzan. Langileak hala eskatu ezkero, Gizarte Segurantza alta emanda jarraituko du, betiere kotizazioak bere kontura direlarik.

4.– Enpresara sartzen denetik edo birsartzen denetik urte bat igaro ondoren bakarrik eskatu ahalko dira norbere arazoetarako baimenak.

5.– Eskatutako epea igaro ondoren, langileak eskubide du segituan lanean hasteko, hain justu ere baldintza berberetan eta baimena hasi baino lehen zuen lanpostuan.

6.– “IV Lizentziak eta baimenak” idatz-zati honetan berariaz jasotzen ez diren ordaindutako lizentzia eta baimenei dagokienez, LEko 37.3 artikuluan xedatutakoa errespetatu beharko da; beraz, eremu biotan (Enpresako Hitzarmena eta LE) kontsideratzen ez direnak ez dira izango ordaindutakoak.

V.– Hobekuntza sozialak.

27. artikulua.– Istripu-asegurua.

Plantillako langile guztientzako istripu-aseguru kolektibo bat ezartzen da, honako kasu hauek hartzen dituena: heriotza, baliaezintasun handia, erabateko baliaezintasun iraunkorra, guztikoa edo partziala; hain justu ere 2004rako kapital aseguratu honekin: 76.890 euro.

Enpresak osorik ordainduko ditu aseguru honen primak.

Kontratatutako aseguruen gaineko baldintzen polizaren kopia bat entregatu beharko zaio Sozietateko Enpresa Batzordeari.

28. artikulua.– Bizi-asegurua.

Bizi-aseguru kolektibo bat ezartzen da, borondatezkoa dena, 2004rako kapital aseguratu honekin: 76.890,00 euro.

Aseguru honetako primen zenbatekoari dagokionez, Enpresak %50 hartuko du beregain, eta beste %50 langilearen kontura izango da.

Kapital aseguratua, artikulu honetan ezarritakotik gora finkatu nahi badu langileren batek, urteko priman ateratzen den aldea osorik pagatu beharko langile horrek.

Nola eta bizi-asegurua borondatezko den, langileren batek ez badu eduki nahi, enpresak bizi-aseguru horretarako gordetako zenbatekoa langile horren istripu-aseguruaren kapitala gehitzeko erabiliko da.

29. artikulua.– Aurrerakinak.

1.– Aldez aurretik zioak azaldu ezkero, edozein langileak du eskubidea korritzen duen hilabeteko ordainsaria aurrera diezaioten, ahal denik eta arinen, hain justu ere.

2.– Langileei aurrerakinak emateko, 80.000,00 euroko funtsa ezartzen da. Interesik gabe eta aurrerakineko gehienez ere 6.200,00 euroko zenbatekoarekin eman ahalko dira aurrerakin horiek. Aurrerakina 24 hilabetetan amortizatu beharko da, langilearen nominatik tokatzen den zenbatekoa kenduaz.

Hitzarmen Kolektiboko Bitariko Batzordeak emango ditu aurrerakinak, eta batzorde horrek aplikatu egin beharko ditu dagokien arauetan finkatutako emakida-lehentasunak eta -irizpideak. (5. eranskina).

30. artikulua.– Ibilgailuak erosteko laguntza.

Burutzen duten funtzioa dela-eta enpresako zereginetarako euren ibilgailua sarritan erabiltzen dutenentzako da laguntza hau.

Laguntza hau jasotzeko, enpresaren kontura urteko gutxienez 8.000 kilometro egiten direla egiaztatu beharko da.

Finantza-erakundeetan ahalik eta kreditu onena lortzeko gestioak egiteko konpromisoa hartzen du enpresak. Era horretan lortutako kredituari dagokionez, interesen 3 puntu ordainduko dira, betiere kreditu gorena 8.500 eurokoa delarik.

Diruz lagundutako kredituei dagokienez, gehienez ere urteko sei laguntza emango dira. Kopuru hori gainditu egin daiteke hurrengo urtekoen kontura, betiere 3 urtetan 18 laguntzatik pasatu gabe.

31. artikulua.– Formakuntza.

Enpresak zehaztu eta antolatutako formakuntza-planek eragindako gastuei Enpresak egingo die aurre.

Enpresak zehaztutako formakuntza-planen osagarri, langileak prestatzeko laguntzak ezartzen dira, hurrengo ataletan banaturik:

a) Hizkuntzak:

1.– Euskara: Naturcorp-ek homolatuta eta baimendutako zentro pribatu edo ofizialetako formakuntza-orduko gehienez ere 7,33 euro ordainduko dira, betiere faktura eta asistentzia-ziurtagiria aurkeztu ondoren.

Langilearen konturako formakuntza-ordu bakoitzeko 30 minutu emango ditu enpresak, eta parte bietarako ere, eguneko gehienekoa 1,5 ordukoa izango da.

2.– Beste hizkuntza batzuk: Naturcorp-ek homologatuta eta baimendutako zentro pribatu edo ofizialetako formakuntza-orduko gehienez ere 7,33 euro ordainduko dira, betiere faktura eta asistentzia-ziurtagiria aurkeztu ondoren.

Kasu horretan formakuntza-ordu guztiak izango dira langilearen kargura.

Kasu bietan ere, enpresak antolatutako taldeak badira, enpresak zuzenean ordainduko du formakuntza hori, betiere 4 lagunez edo gehiagoz osatutako taldeak badira.

Eragiketen edo berehalakotasunaren arloko zioak direla-eta, lagun batek bere zereginak burutzeko, hizkuntza bat jakin behar badu, 4. eranskineko ereduaren araberako eskabide bat aurkeztu beharko du, Zuzendaritza Orokor eta Korporatiboak azter dezan.

b) Lanbide heziketa (LH):

Baimendutako zentro pribatuetan edo zentro ofizialetan egiten diren LHko kurtsoak, kurtsoaren kostuaren %60rekin lagunduko dira (testuliburuak barne direla), fakturak eta asistentzia-egiaztagiria aurkeztu ondoren betiere.

Hurrengo kurtsoetarako laguntza jasotzeko, aurreko kurtsoa aprobetxatu dela egiaztatu beharko da.

c) Bestelako ikasketak:

Lanbideari dagokionez, langileak prestatzea eta hobetzea Enpresaren ardura denez gero, sortu daitezkeen kasu guztiak aztertzeko konpromisoa hartzen du Enpresak. Buruzagi hurbilenekoaren txostena izanik aurkeztutako eskabideak aztertuko ditu Prestakuntza Batzordeak, eta, bestalde, laguntzaren egokitasuna eta zenbatekoa ebatziko ditu.

32. artikulua.– Gaixotasun-bajarengatiko osagarria.

Baja-agiria aurkeztu ondoren, ordainsaria soldata gordinaren %100era arte osatzeko konpromisoa hartzen du Enpresak, kopuru eta epealdiei dagokienez bidezko erregulazioak eginez, hain justu ere Gizarte Segurantzak ordaindutako zenbatekoak gehi Enpresak ordaindutako zenbatekoak ez daitezen izan egoera normalean jasoko zituen diru-sarreretatik gorakoak.

Oporraldiko bajak eten egingo du aipatutakoen zenbaketa, hain justu ere baja-agiriaren egunetik alta-agiriaren egunera arte.

33. artikulua.– Urteroko azterketa medikoa.

Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko Legearen araututakoa beteaz, kanpoko prebentzio-zerbitzuarekin (mutua) batera ezarriko du enpresak langileen lan-osasunaren gaineko segimendua eta kontrola egiteko prozedura.

Kontrol hori nahi ez duten langileei urteroko azterketa medikoekin (mutuaz kanpokoekin) jarraitzeko aukera emango zaie, halaxe egin izan baita.

Sartu berri diren langileengana ere ailegatzen da azterketa mediko hau.

34. artikulu.– Gizarte-aurreikuspeneko Plana Osagarria sortzea.

Enpresak soldata-masaren (ordainsari finkoak) %3,5eko ekarpena eginez eta langileek ekarpen berdina eginez EPSV bat sortzea (Gizarte-aurreikuspenerako Pan Osagarria eratzea)

“Pentsio-funts eta planen arloan legeriak zehaztutakoa beteaz, hitzarmen kolektibo honek hartzen dituen langileak (Naturcorp Redes, S.A.n sartu arte, inolako gizarte-aurreikuspeneko sistemarik ez zutenak) Naturcorp Redes, S.A. pentsio-plan bakarrera sartuko dira, hain justu ere berariazko azpiplan baten bitartez; zeinetan langileen ekarpenak borondatezkoak izango diren eta enpresak ez duen egingo ekarpenik, betiere, etorkizunean gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuk ezartzeari dagokionez, hitzarmen honetan itundutakoaren kontra egin gabe.”

VI.– Hutsegite eta zehapenen gaineko araubidea.

35. artikulua.– Hutsegiteen sailkapena.

Garrantzia, izaria eta malezia kontuan izanik, langileek egindako hutsegiteak honelaxe sailkatuko dira: arina, larria edo oso larria.

36. artikulua.– Hutsegite arinak.

Honakoak dira hutsegite arinak:

1.a Lanera berandu iristea, bost minututik gorako eta 30 minututik beherako atzerapenarekin.

Hile baten barruan egindako lehen hiru hutsegiteak hutsegite arin kontsideratuko dira.

2.a Egiaztatutako zioak direla-eta lanera joan ez, eta baja epe egokiaren barruan ez aurkeztea, hala egitea ezinezkoa dela frogatzen denean izan ezik.

3.a Arrazoi barik zerbitzua bertan behar uztea, apur baterako bada ere. Eta hori dela-eta enpresari kalteren bat egiten bazaio edo lankideei istripuren bat eragiten bazaie, hutsegite hori “larri” edo “oso larri” kontsideratuko ahal izango da.

4.a Materiala arduragabekeriaz erabiltzea.

5.a Publikoa behar bezalako arreta eta arduraz ez tratatzea.

6.a Egoitza edo helbide aldaketak nahiz egoera familiarrari eragiten diotenak ez jakinaraztea Enpresari.

7.a Hile batean lanera behin ez azaltzea, justifikatutako kausak direnean izan ezik.

37. artikulua.– Hutsegite larriak.

Honakoak dira hutsegite larriak:

1.a Arrazoirik gabe hiru aldiz berandu iristea lanera, hogeita hamar eguneko epearen barruan. Lankide baten txandari segida eman behar bazaio, puntualtasun falta bakarra ere hutsegite “larri” kontsideratuko da.

2.a Lanera bi egunetan ez agertzea, arrazoirik gabe, hogeita hamar eguneko epearen barruan.

3.a Halakorik izan gabe, gaixoarena edo istripu bat izan duenarena egitea.

4.a Zerbitzuko arloei doakienez buruzagiek esandakoa ez egitea. Eta horren ondorioz diziplina haustea agerikoa bada edo Enpresari ageriko kaltea eragiten bazaio, “oso larri” kontsideratu ahal izango da.

5.a Beste langile baten presentzia simulatzea, haren ordez fitxatu, erantzun edo sinatuaz.

6.a Lanean zabarkeriaz edo arduragabekeriaz aritzea, jokabide horrekin zerbitzuari kalte egiten bazaio.

7.a Zerbitzuko ekintzetan zuhurtzigabekeria. Langilearentzako edo bere lankideentzako istripu arriskua ekarriko balie edo instalazioentzako matxura izatekoa, “oso larritzat” joko ahal izango da.

8.a Baimenik gabe, lanaldiaren barruan lan partikularrak egitea.

9.a Aurreko artikuluko hirugarren kausan aurreikusitakoaren ondoriozkoak.

10.a Hiruhilabeteko baten barruan eta idatzizko ohartarazpena jasota, hutsegite arina behin eta berriro egitea (puntualtasuna aparte utzita), nahiz eta hutsegitea beti ez izan berdina.

38. artikulua.– Hutsegite oso larriak.

Honakoak dira hutsegite “oso larriak”:

1.a Justifikatu gabe, hamar bider berandu iristea lanera, sei hilabeteko eguneko epearen barruan; edo hogei bider, urte baten barruan.

2.a Esleitutako gestioetan konfiantza-abusua, desleialtasuna edo iruzurra eta ebasketa edo lapurreta, enpresari zein lankideei edo beste edozeini egindakoak, hain justu ere, Enpresaren tegietan edo edozein lekutan, zerbitzu-egintzak burutzean.

3.a Desagerrarazi, deuseztatu, desegin edo matxuratzea honako hauek: Enpresaren lehengaiak, lanabesak, tresnak, makineria, aparailuak, instalazioak, eraikinak, gauzak eta dokumentuak.

4.a Garbidura-eza, behin eta berriro eta etengabe, halakoa non lankideen kexa arrazoituak sorrarazten dituen.

5.a Mozkorreria edo zerbitzuaren barruan sustantzia toxikoak hartzea, hain justu ere segurtasunari edota errendimenduari, langileari berari, lankideei eta Enpresa barruko edo kanpoko hirugarrenei eraginez.

6.a Enpresarentzat erreserbatutako dokumentuei edo korrespondentziari dagokionez, sekretua haustea.

7.a Derrigorrezko erreserbapean diren datuak ematea jakitera Enpresaz kanpokoei.

8.a Hitzez edo egintzez egindako tratu txarrak, agintekeria edo nagusiei, lankideei edo menpekoei egindako begirune edo errespetu falta larria.

9.a Zabarkeriaz edo arduragabekeriaz jokatzegatik istripuak eragitea.

10.a Ardurako postuetan lana bertan behera uztea.

11.a Zereginei dagokienez, errendimendua borondatez eta behin eta berriro apaltzea.

12.a Lankideekiko sesio eta liskarrak eragitea, sarritan.

13.a Hutsegite larriak behin baino gehiagotan egitea, betiere lehengoaren egunetik harako sei hilabeteko epearen barruan egiten badira.

39. artikulua.– Zehapenak.

Hutsegiteak egiten dituztenei ezarri ahalko zaizkien zehapen handienak honako hauek dira:

Hutsegite arinak:

Ahozko ohartarazpena.

Ohartarazpena idatziz.

Hutsegite larriengatik:

Egun batetik hamabost egunera bitarteko enplegu-soldatak etetea.

Hutsegite oso larriengatik:

Hogei egunetik hirurogei egunera bitarteko enplegu-soldatak etetea.

Funtzioetan eta kategorian gora egiteari dagokionez, bost urtetik beherako epealdi batez desgaitzea.

Indemnizaziorik izateko eskubiderik gabe, beste herri batera nahitaez aldatzea, hain justu ere hartan egiteko zerbitzua.

Enpresako eskubide guztiak galduta, behin betiko kaleratzea.

40.– artikulua.– Zehatzeko ahalmena.

Kapitulu honetan ezarritako arauekin bat etorriaz, Enpresako Zuzendaritzarena da zehapenak ezartzeko ahalmena.

41. artikulua.– Interesatuari jakinaraztea.

Hartarako kausak azalduaz, interesatuari idatziz jakinaraziko zaizkio zehapenak, eta hark kopia bikoiztua sinatu beharko du, eta, indarreango arauekin bat, zuzendaritza edo gerentziari entregatu beharko dio.

42. artikulua.– Hutsegiteek preskribatzea.

Hutsegite arinek hamar egun barru preskribituko dute; larriek hogei egun barru; eta oso larriek hirurogei egun barru; hiru kasuetan ere, Enpresak hutsegitearen berri izaten duen egunetik hara zenbatuaz epea.

43. artikulua.– Espedienteari buruzko idatzoharra.

Enpresak langileen espediente pertsonaletan jasoko ditu ezar daitezen zehapenak. Hutsegiteak arinak izanik, urtebetean beste zehapenik jaso ezean, kontrako oharrak baliogabetutzat joko dira. Hutsegite “larriak” edo “oso larriak” badira, aipatu epe hori hiru urtera eta bost urtera luzatuko da, hurrenez hurren.

VII - Sindikatuen jarduera enpresan.

44. artikulua.– Langileen ordezkaritza.

Bakoitzak bere eremuan, langileen ordezkariek eta Enpresa Batzordeak ordezkatuko dituzte langileak, betiere Langileen Estatutuan ezarritakoarekin bat etorriaz.

45. artikulua.– Berme sindikalak.

Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoan xedatutakoaz eraenduko da enpresako jarduera sindikala, eta bereziki ondoko arauen biatrez:

1.– Enpresa mailan, sekzioak eratu ahal izango dituzte zentral sindikalek, betiere plantilla osoaren %10eko gutxieneko afiliazioa badute. Langile afiliatuen interesak ordezkatu eta defendatzeko, eratutako zentral sindikalek ordezkari sindikal bat hautatzeko eskubidea izango dute.

Enpresa Batzordeko kideen edota langileen ordezkarien eskubide berberak izango dituzte aipatu ordezkariek.

2.– Langileek hala erabakitzen badute, sekzio sindikalen bitartez egin ahal izango dira negoziazioak. Langileen ordezkariek egiten badituzte negoziazioak, negoziazio-mahaiko parte izateko eskubide izango dute ordezkari sindikalek.

3.– Gorago adierazi betekizunak konplitzen badituzte, Enpresa Batzordeak, langileen ordezkariek edo sekzio sindikalek dei ditzake langileen batzarrak; baina, betiere, Langileen Estatutuaren 77., 78., 79. eta 80. artikuluetan xedatutakoa bete beharko dute.

4.– Erreklamazio edo zehapenen batek zentral sindikaleko afiliatu bati eragiten badio, Enpresak ordezkari sindikalari jakinaraziko dio.

5.– Bere afiliatuen arazoak konpondu zein negoziatzeko, enpresak entzuteko eskubidea izango du ordezkari sindikalak.

46. artikulua.– Jarduera sindikalerako lokalak.

Ordezkari sindikalek zein langileen ordezkariek erabiltzeko lokal bat izango da.

VIII- Azken xedapenak.

47. artikulua.– Lekualdaketak eta desplazamenduak.

1.– Behin betikoak zein behin-behinekoak izanik, enpresaren zentroetan lanpostu-aldaketak edo gaur egungoaz besteko herri batera lantokia aldatzea joko dira lekualdaketatzat edo desplazamendutzat.

Desplazamendua beharrezkoa duten lanak egiteko berariaz kontratatutako langileen desplazamenduak ez dira joko lekualdaketatzat. Kasu horretan Langileen Estatutuan xedatutakoa errespetatu beharko da.

Lekualdaketak eta desplazamenduak ondoko baldintzekin arautuko dira:

a) Lekualdaketa edo desplazamendu borondatezkoa: lanpostu hutsik bada, zerbitzuan erarik bada eta lanpostu berrirako egokitasunik bada, langilearen eskabideari baiezkoa emango dio Enpresak. Enpresak izan litezkeen eragin ekonomikoak aztertuko ditu eta bidezko deritzan konpentsazioa ebatziko du.

b) Alde bien adostasunaz egindako lekualdaketa edo desplazamendua: Enpresak eta langileek adostutako baldintzetan egingo da.

c) Enpresak hala eskatuta, enpresa gaur egun dagoen herriaz beste baterako lekualdaketa edo desplazamendua, hain justu ere, lehengo lantokiaren eta azkenekoaren artean 100 kilometrorik beherako distantzia bada eta langilearen ohiko bizilekuarekiko urruntzerik badakar. Kasu horretan honako hauek ordainduko dira:

– Hitzarmen kolektibo honen 10. artikulua aplikatzearen ondoriozko lekualdaketa-gastuak, hain justu ere, lehengo eta azkeneko lantokien arteko distantziarengatikoak, zehazki, lanaldi bakoitzeko.

– Hitzarmen Kolektibo honetako 8. artikuluaren 5 b puntuko 2. paragrafoan zehaztutako bazkariaren zenbatekoa, lanaldi bakoitzeko; betiere, lehengo lantokiari zihoakion egoera aldatzen bada

d) Enpresak hala eskatuta, lekualdaketa edo desplazamendua, hain justu ere, lehengo lantokiaren eta azkenekoaren artean 100 kilometrorik gorako distantziakoa bada eta langilearen ohiko bizilekuarekiko urruntzerik badakar. Kasu horretan honako hauek ordainduko dira:

– Langileak ohiko etxebizitzaz aldatu behar badu, norberaren eta familiakoen lekualdaketa-gastuak.

Soldata gordina hainbateko hiru hileko haborokina

48. artikulua.– Eszedentziak

Langileen estatutuak ezarritakoa errespetatuko da:

49. artikulua.– Indarrean den legeria.

Hitzarmen honetan arautu gabeko alderdiei dagokienez, lan arloan indarrean den legeria errespetatu beharko da, eta bereziki Langileen Estatutuan araututakoa.

50. artikulu.– Segurtasun eta Osasuneko Batzordea.

Laneko Arriskuei Aurre hartzeari buruzko 31/1995 Legearen 38. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, Segurtasun eta Osasuneko Batzordea eratzen da, hain justu ere parte hartzeko organo bitariko eta kolegiatu gisa, betiere, arriskuei aurre egiteari dagokionez, Enpresaren jardueren kontsulta aldizkakoa eta erregularra egiteko.

51. artikulua.– Bitariko Batzordea.

Bitariko Batzordea ezartzen da, lau kidez osaturikoa, 2 langileen aldetikoak, Enpresa Batzordeak aukeratutakoak, eta Zuzendaritzaren ordezkoak egiten dituzten 2. Batzorde hori beharrezkoa denean batzartuko da.

52. artikulua.– Gatazkak eta desadostasunak ebaztea.

Hitzarmen Kolektibo honetako klausulen interpretazioaren gainean sortutako gatazka edo desadostasunei dagokienez, Bitariko Batzordeak parte hartzen duen kasuetan, parte hartzen horrek ez baditu ebazten aipatu gatazka edo desadostasunak, PRECOren bitartekaritzara jotzeko konpromisoa hartzen dute parteek.

53. artikulua.– Osotasunaren klausula.

Hitzartutako baldintzek osotasun zatiezin bat egiten dute, eta era globalean kontsideratuko dira, ondorio guztietarako.

1. ERANSKINA.
2004RAKO SOLDATA-TAULAK
(euroak urteko)
Miala	Gutxienekoa	Bitartekoa	Gehienekoa
7	36.789,76	45.985,51	55.181,26
6	28.633,00	35.784,50	42.942,75
5	22.277,60	27.850,38	33.423,15
4	17.339,02	21.670,40	26.008,53
3	13.493,40	16.866,75	20.240,10
2. ERANSKINA.
2004RAKO ANTZINATASUN-TAULA, HIRURTEKOKA
(euroak hileko)
Miala 	Zenbatekoa hirurteko
7	78,84
6	61,36
5	47,74
4	37,16
3	28,91
3. ERANSKINA.
ERABAILGARRITASUN-PLUSA

Kudeaketa Operatiboko eta Mantenimenduko Zentroetan erabilgarritasun-egoeran diren postuak eta hitzarmen kolektibo honek eragiten dien Telekontroleko teknikariak:

Zentroko burua, mantenimenduko maisuak eta ofizialak eta telekontroleko teknikariak: :197,81 euro asteko

Aste barruko jagiengatiko osagarria: 98,40 euro jaieguneko

2005. urtean, plus hauek berraztertzeko irizpide berberak erabiliko dira gainontzeko zenbateko ekonomikoetarako ere.

4. ERANSKINA.
NATURCORP
HIZKUNTZEN ARLOKO FORMAKUNTZA TRINKORAKO ESKABIDEA

Jarraian adierazten diren arrazoiak direla eta:

	

	

	

Ondoko epean lortu behar du:

	

	

	

	az/ez honako ezagutza-maila:

	

	

	

Eta horretarako, ikasten honako dedikazioa hau izan behar du:

Eguneko orduak:	

Asteko orduak:	

Ahal dela ordutegi honetan:	

	Eskatzailearen sinadura:	Zuzendariaren O.I:

	Data:	Data:

O.I.: G.B.

Berdea: prezioak eguneratu

Gorria: sartzekoa

Urdina: aldaketak


Azterketa dokumentala