91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2457
EBAZPENA, 2005eko maiatzaren 4koa, Unibertsitate zuzendariarena, prozedura amaitutzat ematen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-ikastetxeetako ikasleen 2004-2005 ikasturteko eguneroko garraio gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko abenduaren 15eko Aginduaren arabera, beka jaso duten edota ez duten ikasleen zerrendak argitaratzen dituena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko abenduaren 15eko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza duten ikasleek EAEko unibertsitate-ikastetxeetara joateko 2004-2005 ikasturtean egunero izango dituzten garraio gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako deia egin zuen.
Goian azaldutako Aginduaren 8.1. oinarri-arauari jarraituz eta 6. eta 7. oinarri-arauak bete ondoren
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Deialdiaren Aginduan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei diru-laguntza ematea eta baldintzak betetzen ez dituztenei diru-laguntza ukatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau eta laguntza jaso dutenen edota ez dutenen zerrendak dagokion unibertsitateetan jendaurrean azaltzeko agintzea. Zerrenda horiek jendaurrean egongo dira beka-kudeaketarako atalean maiatzaren 18tik maiatzaren 31ra. Zerrenda horietan agertzen ez direnen eskabideak ez direla onartu ulertu behar da.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute bere eskubideak kaltetu direla uste duten laguntza-eskatzaileek Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean ekainaren 1a eta ekainaren 30a bitartean.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko maiatzaren 4a.
Unibertsitate zuzendaria,
IGONE ALTZELAI ULIONDO.