91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2456
EBAZPENA, 2005eko apirilaren 29koa, Administrazio eta Dirubideen zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean beka eman zaien ikasleen behin betiko zerrenda argitara ematen duena. Agindu horrek beste bat egokitu zuen, 2004-2005 ikasturtean aplikatu ahal izateko; hain zuzen ere, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 2003-2004 ikasturterako ikasketa-laguntzetarako deialdia egin zuen Agindua.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko uztailaren 27ko Agindua zela bide, 2004-2005 ikasturtean aplikatu ahal izateko egokitu zen unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 2003-2004 ikasturterako ikasketa-laguntzetarako deialdia egin zuen Agindua.
Goian adierazitako deialdi-aginduaren 36.3 artikuluak xedatu duenarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2004-2005 ikasturterako ikasketa-laguntzak emateko behin-behineko ebazpenak behin betiko bihurtzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau eta ikasketa-laguntzak eman zaizkien eskatzaileen zerrendak dagozkion Hezkuntza Ordezkaritzetan argitara daitezen agintzea. Zerrenda horiek aipatu ordezkaritzetako iragarki-oholetan erakutsiko dira, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen egun beretik aurrera. Zerrenda horietan agertzen ez diren eskabideak ezetsitzat joko dira.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, zerrendak dagozkion ordezkaritzetan argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 29a.
Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,
VIRGINIA GALARRAGA VARELA.