91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2452
EBAZPENA, 2005eko maiatzaren 3koa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduaren bidez, aukeratze-prozesua deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoetan sartzeko. Agindu hori 2005eko otsailaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
2005eko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak onartu ondoren, 4.3. oinarrian xedatutakoaren arabera, aurkeztutako erreklamazioak onartu edo atzera bota ostean, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda onartu da.
Horregatik guztiarengatik,
EBATZI DUT:
Lehenengo artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoetan sartzeko aukeratze-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda, azken horien kasuan kanpoan uzteko arrazoia zein den adieraziz.
Zerrenda hori Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak Interneten duen helbidean ere ikus daiteke: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko maiatzaren 3a.
Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,
ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.