Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2450

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: “Ebazpena, 2005eko martxoaren 23koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxian bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoa emateko, 2005eko ekitaldirako tarifak onartzen dituena (Oarsoaldeko eskualdean barne hartutako Errenteriako, Lezoko eta Oiartzungo Udalak)”.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2.a artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Horrelako akatsak antzeman dira Euskadiko Prezioen Batzordearen 2005eko martxoaren 23ko Ebazpenean (2005eko apirilaren 19ko EHAA, 73. zenbakia); izan ere, Ebazpen horrek bidaiariak auto-taxian hiritik garraiatzeko zerbitzu publikoa emateko tarifak onartu zituen 2005eko ekitaldirako (Oarsoaldeko eskualdeko Errenteria, Lezo eta Oiartzungo Udalak). Dagokion zuzenketa egiten da ondoren.

– Lehenengo atalean —I. Tarifa (*)—, 6822. orrialdean, honako hau dioenean:

– Abisaria	4,13 euro.	

Honako hau esan behar du:

– Abiasaria (**)	4,13 euro.	

Eta orrialde horren amaieran honako hau sartu behar da:

(**) Abiasariak 1,5 km eta bost minutuko itxaronaldia barne hartzen ditu.

– Atal horretan —II. Tarifa (*)—, 6823. orrialdean, honako hau dioenean:

– Abisaria	4,89 euro.	

Honako hau esan behar du:

– Abiasaria (**)	4,89 euro.	

– Orrialde horretan, bigarren paragrafoaren amaieran, honako hau sartu behar da:

(**) Abiasariak 1,5 km eta bost minutuko itxaronaldia barne hartzen ditu.


Azterketa dokumentala