74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2020
IRAGARKIA, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, “Ginebra” Enpresen arteko Lankidetzaren eta Merkataritza-eta Kultura-trukearen arloko Proiektuak Sustatzeko Elkartearen eratze-agiriak gordailatu direla jakinarazteko dena.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez eta interesatuek, idatziz eta iragarki honen egunetik aurrera 8 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena alegatu dezaten, jakinarazten da María Caballero Carragal andreak (NAN zk.: 14599178-C) “Ginebra” Enpresen arteko Lankidetzaren eta Merkataritza-eta Kultura-trukearen arloko Proiektuak Sustatzeko Elkartearen eratze-agiriak aurkeztu zituela, 2005eko martxoaren 8an, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan. Eta elkarte horren eremuak honakoak dira:
Lurralde eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
Lanbide eremua: izenak dioena.
Halaber, eratze-aktaren sinatzaileak ondokoak direla jasoarazten da:
Begoña Artabe Gomeza andrea, 14958358-D NAN
Helena Kauffmann andrea, X-0026094-N AIZ.
María Caballero Carragal andrea, 14599178-C AIZ.
Josune Barrena Larruzea andrea, 24405610-B AIZ.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 22a.
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.