74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Herrizaingo Saila
1996
AKORDIOA, 2004ko irailaren 15eko Ebazpenaren bitartez (irailaren 27ko EHAA, 185. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren oposizio proben zehaztasunaz, garapenaz eta ebaluazioaz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearena.
Epaimahaiko idazkariak, 2004ko irailaren 15eko Ebazpenaz (irailaren 27ko EHAA, 185. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren oposizio proben zehaztasunaz, garapenaz eta ebaluazioaz arduratzen denak, ondorengo hau
ZIURTATZEN DU:
Aipatutako Epaimahaiak, 2005eko apirilaren 13an izandako bileran, eta deialdiaren zortzigarren oinarriko 2. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo Erabakiak hartu dituela:
Lehenengoa.– Oposizioaren hirugarren proba osatzen duen lehenengo ariketa (nortasun testa) egiteko eguna zein izango den argitaratzea. Aipatutako ariketa 2005eko apirilaren 25ean izango da, 08:30etan, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian, Arkauten.
Bigarrena.– Hautaketa prozeduran diharduten izangai guztiek dituzten hizkuntza-eskubideak babesteari begira, izangaiek hirugarren proban ezarritako banakako eta taldeko elkarrizketak egiteko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak dituzten aldetik, aipatutakoek lehenengo ariketa (nortasun testa) egiterakoan elkarrizketok zein hizkuntzatan egin nahi dituzten adierazi beharko dute.
Esandako egunean, 2005eko apirilaren 25ean, eta aurreko paragrafoan adierazitako eskabideak kontuan izanik, hirugarren proban aurreikusitako banakako eta taldeko elkarrizketak egiteko egunak eta tokiak jakinaraziko zaizkio izangai bakoitzari.
Erabaki horiek izapide-egintzen izaera dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 107.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Arkaute, 2005eko apirilaren 13a.
EPAIMAHAIKO IDAZKARIA.
EPAIMAHAIBURUA.