Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
1927

IRAGARKIA, eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartu eta okupazioaren aurreko aktak egiteari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak, 2005eko martxoaren 8an egindako bilkuran, 184/05 Erabakia onartu du. Horren testuak honela dio:

“Langarikatik ura eramateko eta Alaitzan ur-biltegi berria egiteko proiektuak” eragindako ondasun eta eskubideen zerrendaren behin betiko onespena.

2004ko irailaren 8ko Diputatuen Kontseiluaren 674 zk.ko Erabakiak aipatutako proiektua onartu zuen eta horrek eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen.

Aipatutako informazioa Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean 2004ko urriaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2004ko azaroaren 17an, El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkarian 2004ko urriaren 20an, eta Iruraiz-Gaunako Udalaren iragarki taulan gauzatu da.

Proiektua jendaurrean egon den bitartean hiru alegazio berdin aurkeztu dituzte Naia López de Munain andreak, Timoteo López de Munain jaunak eta Máximo Prosa Obanos jaunak. Alegazio horietan adierazten denez, herriarentzat onuragarria da ura ekartzea baina ez dute ulertzen hodiaren trazadura zergatik doan Quirisa izeneko bidearen hegoaldetik; izan ere, horien iritziz, trazadura iparraldetik joango balitz luzera eta kostu berdina izango luke. Horregatik guztiagatik, hodiaren trazadura zozketa bidez erabakitzea proposatzen dute. Horrela, ez lirateke jabe batzuen interesak berariaz kaltetuko, zoriak aukeratuko luke.

Ur Zerbitzuak alegazio horiei buruzko txostena egin du eta honakoa adierazi du: “hodiaren trazadura Quirisa bidearen hegoaldetik doa. Iparraldetik joango balitz, dagoen urmaela kaltetuko litzateke eta bidea gutxienez bitan zeharkatu beharko litzateke. Hori dela eta, uste dugu proiektuan aurkeztutako trazadura dela teknikoki bideragarriagoa eta ekonomikoagoa.”

Horren ondorioz, egindako alegazioak ezetsi egin behar dira.

Planteatutako alegazioak ebatzita, aipatutako proiektu aldatuak eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartu behar da.

Arabako Foru Aldundiak eskumena du aurretik aipatutako proiektua gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidego Osoko Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7 a10 artikuluan adierazitakoaren arabera, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 36.1.b artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eskumen hori betetzeko, Foru Aldundiak beharrezko ondasunak eta eskubideak desjabetu ahal izango ditu, Nahitaezko Desjabetzapenaren Legearen 2.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, aipatu behar da erakunde honen barruan, desjabetzapenak eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda eta horiek okupatu beharra onartzeko eskumena duen organoa Diputatuen Kontseilua dela, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Lege Araubideari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauaren 8.26) artikuluan ezarritakoaren ondorioz.

Abenduaren 23ko 3376/1971 Dekretuak bere artikulu bakarrean xedatzen duenez, herrien hornikuntzarako uren edangarritze lanak premia larrikotzat jotzen dira, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluaren ondorio guztietarako. Proiektu hau gauzatzeko beharrezko lur guztien okupazioa atzeratu ezinekotzat jotzen da, edateko ur hornikuntzaren oinarrizko zerbitzua behar bezalako kalitate eta kantitate baldintzekin emateko dagoen interes publikoarengatik.

Ur Zerbitzuaren txostena ikusi da.

Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritzak beharrezko aurrekontu kreditua dagoela adieraziz egindako txostena ikusi da.

Horiek horrela, Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak gaurko egunean egindako bilkuran gaia aztertu ondoren,

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– “Langarikatik ura eramateko eta Alaitzan ur-biltegi berria egiteko proiektuak” eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartzea.

Bigarrena.– Aipatutako ondasun eta eskubide horiek okupatu eta eskuratu beharra aitortzea, desjabetzapenari, aldi baterako okupazioari eta zortasunak ezarri, aldatu edo iraungitzeari begira.

Hirugarrena.– Espedientea Nahitaezko Desjabetzapenaren Legearen 52. artikuluan araututako presazko prozeduraz bideratzea. Eragindako ondasun eta eskubideen titularrei dei egin beharko zaie dagozkien aktak egitera.

Laugarrena.– 17.306,38 euroko kreditu erreserba egitea, 2005erako luzatutako Arabako Foru Aldundiaren 2003ko aurrekontuko 50-61 lerroaren kontura (xedapen erreferentzia 105-532/000 05.5.05), eragindako ondasun eta eskubideen balio justua dela-eta ordaindu beharreko kopuruei aurre egiteko.

Bosgarrena.– Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritzak I. Eranskinean jasotzen diren finkei dagokien kopurua ordain dezala, aurretik aipatutako lerroaren eta xedapen erreferentzien kontura, balio justua ordaintzeko Desjabetzapen Atalaren buruaren proposamen-txostena aurkeztu eta gero eta beti ere legeak ezarritako epeak betez.”

Horren berri ematen da ezaguna izan dadin eta ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da egintza honek administrazio bideari amaiera ematen diola, eta haren aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, argitalpena edo, hala badagokio, jakinarazpena egin ondorengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, egokia iritziz gero, lehenago berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, egintza hau agindu duen erakunde beraren aurrean. Errekurtso hori, aurkatutako egintza argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi ondorengo egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan jarri beharko da. Horrela egitekotan, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo haren ustezko ezespena gertatu arte (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, 116. eta 117. artikuluak).

Halaber, aipatutako proiektuak eragindako eskubideen titularrei okupazioaren aurreko aktak edo, hala egokituz gero, behin betiko okupazioko aktak egiteko ekintzara dei egiten zaie.

Ekintza hori Iruraiz-Gaunan (Araba) izango da, apirilaren 19 eta 20-an, 9:30-etatik aurrera, Udaletxeko lokaletan. Horren berri emango zaie interesatuei, bana-banako zitazio-agiri egokiaren bitartez (Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.2. artikulua). Orobat argitalpen hau egiten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan jasotzen diren ondorioetarako.

Ekintza horretara, interesatuak berak azaldu beharko dira, edo beraien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona bat, haien ordezkari moduan, beren titulartasunaren egiaztagiriak ekarriz (eskritura publikoak zein pribatuak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak, eta abar); gainera, egokia baderitzote, beren peritu, abokatu edo notario batek lagunduta agertu ahal izango dira, kostuak beren gain direla.

Halaber adierazten da, Nahitaezko Desjabetzapenaren Arautegiaren 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, baita argitaratutako zerrendan agertzen ez diren eskubide errealak edo interes ekonomikoak dituzten pertsonek ere, egokitzat dauzkaten alegazioak egin ahal izango dituztela, idatziz, Arabako Foru Aldundian (Probintzia Plaza, 5 - 1.a, 01001 Vitoria-Gasteiz), aurreko aktak egiteko ezarritako egunera arte, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzean egin diren akatsak zuzentzeko bakarrik.

Balio beza, orobat, argitalpen honek jakinarazitzat eman daitezen jakinarazpena egiterik izan ez den pertsona eta entitate guztiak, zein diren edo nora jakinarazi behar zitzaien jakiterik izan ez delako edota, jakinarazpena egiten saiatu arren, gauzatu ezin izan delako (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, 59.4 artikulua).

Herrilan eta Garraio zuzendaria,

GUADALUPE MARTÍN ARMENTIA.

LANGARIKATIK URA ERAMATEKO ETA ALAIZAKO UR HORNIKUNTZARAKO BILTEGI ERREGULATZAILE BERRIRAKO PROIEKTUA	

PROYECTO DE CONDUCCIÓN DESDE LANGARICA Y NUEVO DEPÓSITO REGULADOR PARA EL ABASTECIMIENTO DE AGUA DE ALAIZA	

Expte:04/465

FINKAREN	TITULARRAREN IZENA	KATASTROKO DATUAK		UDALA	 ERABILERA	HODITERIA			FABRIKAKO OBRA	EGUNA	ORDUA

ZENBAKIA		POLIGONOA	ETXALDEA	LURSAILA			LUZERA	 DENBORAZKO	AKUEDUKTUKO	MOTA	AZALERA

							(m)	OKUPAZIOA	MEMPEKOTZA		(m2)

								(10 m2/ml)	(5 m2/ml)

N.º FINCA	NOMBRE DEL 	DATOS CATASTRALES		AYUNTA-	 APROVECHA-	TUBERÍA			OBRA DE FÁBRICA	DIA	HORA	

	PROPIETARIO	POLÍGONO	MANZANA	PARCELA	MIENTO	MIENTO	 LONGITUD	OCUPACIÓN	SERVIDUMBRE	TIPO	SUPERFICIE

							(m)	TEMPORAL	DE ACUEDUCTO		(m2)

								(10 m2/ml)	(5 m2/ml)

1	Alfredo Ortiz de Elguea 	141	8	15	Iruraiz-Gauna	Zereala / Cereal	22	198 Zabalera: / 	110 Zabalera: / 		 	Apir. 19	10:30 h

	Alzola							Ancho: 9 ml	Ancho 5 ml			19-abr	

2	Junta Administrativa de 	3		338	Iruraiz-Gauna	 Zereala / Cereal	563	4644 Zabalera:/ 	2580 Zabalera: /	2 kutxeta	 4	Apir. 19	11:30 h

	Langarica							Ancho: 9 ml	Ancho: 5 ml	2 Arquetas		19-abr	

3	José Antonio Arrue López 	13		59	Iruraiz-Gauna	 Zereala / Cereal	342	3820 Zabalera: / 	1910 Zabalera: / 	 Kutxeta / 	 2	Apir. 19 	12:00 h		

	de Aberásturi							Ancho: 10 ml	 Ancho: 5 ml	Arqueta		19-abr

4	Félix Alzola de Iburreta	13		61	Iruraiz-Gauna	 Zereala / Cereal	75	750 Zabalera: / 	375 Zabalera: / 		 	Apir. 19 	12:30 h	

	Iñiguez de Heredia							Ancho: 10 ml	 Ancho: 5 ml			19-abr	

5	Antonio Iñiguez de Heredia 	13		66	 Iruraiz-Gauna	Zereala / Cereal	73	730 Zabalera: / 	365 Zabalera: / 			Apir. 20 	10:15 h		

	Armentia							Ancho: 10 ml	Ancho: 5 ml			20-abr

6	Resurrección López de 	13		67	Iruraiz-Gauna	 Zereala / Cereal	45	450 Zabalera: / 	225 Zabalera: / 	 		Apir. 20 	10:45 h	

	Eguilaz López de Guereñu							Ancho: 10 ml	Ancho: 5 ml			20-abr

7	Diego López de Eguilaz 	13		68	Iruraiz-Gauna	 Zereala / Cereal	39	390 Zabalera: / 	195 Zabalera: / 	 		Apir. 20 	9:30 h

	Ibarreta							Ancho: 10 ml	Ancho: 5 ml			20-abr

8	Antonio Alonso de Mezquía 	13		69	 Iruraiz-Gauna	Zereala / Cereal	150	1500 Zabalera: / 	750 Zabalera: / 			Apir. 20	11:45 h	

	Díaz de Alda							Ancho: 10 ml	Ancho: 5 ml			20-abr

9	Diego López de Eguilaz 	16		23	Iruraiz-Gauna	 Zereala / Cereal	80	560 Zabalera: / 	360 Zabalera: / 	2 kutxeta	 4	Apir. 20 	9:30 h	

	Ibarreta							Ancho: 7 ml	Ancho 4, 5 ml	2 Arquetas		20-abr

10	Timoteo López de Munain	16		25-3	 Iruraiz-Gauna	Zereala / Cereal	187	1309 Zabalera: / 	841 Zabalera: / 			Apir. 19 	9:30 h	

	Sáez de Maturana							Ancho: 7 ml	 Ancho: 4,5 ml			19-abr

	M. Milagros López de

	Munain Beltrán de Heredia

11	Timoteo López de Munain	16		25-2	Iruraiz-Gauna	

Zereala / Cereal	60	420 Zabalera: / 	270 Zabalera: / 	 		Apir. 19 	9:50 h	

	Sáez de Maturana 							Ancho: 7 ml	 Ancho: 4,5 ml			19-abr

	Amalia López de Munain

	Beltrán de Heredia

12	Timoteo López de Munain 	16		25-1	Iruraiz-Gauna	 Zereala / Cereal	51	357 Zabalera: / 	229 Zabalera: / 	 		Apir. 19 	10:10 h	

	Sáez de Maturana Naia 							Ancho: 7 ml	 Ancho: 4,5 ml			19-abr

	López de Munain Velasco

FINKAREN	TITULARRAREN IZENA	KATASTROKO DATUAK		UDALA	 ERABILERA	HODITERIA			FABRIKAKO OBRA	EGUNA	ORDUA

ZENBAKIA		POLIGONOA	ETXALDEA	LURSAILA			LUZERA	 DENBORAZKO	AKUEDUKTUKO	MOTA	AZALERA

							(m)	OKUPAZIOA	MEMPEKOTZA		(m2)

								(10 m2/ml)	(5 m2/ml)

N.º FINCA	NOMBRE DEL 	DATOS CATASTRALES		AYUNTA-	 APROVECHA-	TUBERÍA			OBRA DE FÁBRICA	DIA	HORA	

	PROPIETARIO	POLÍGONO	MANZANA	PARCELA	MIENTO	MIENTO	 LONGITUD	OCUPACIÓN	SERVIDUMBRE	TIPO	SUPERFICIE

							(m)	TEMPORAL	DE ACUEDUCTO		(m2)

								(10 m2/ml)	(5 m2/ml)

13	Máximo Prosa Obanos	16		26	Iruraiz-Gauna	Zereala / Cereal	37	259 Zabalera: / 	166 Zabalera: / 		 	Apir. 20 	12:15 h	

								Ancho 7 ml	Ancho: 4,5 ml	 		20-abr

14	Junta Administrativa de 	4		145	Iruraiz-Gauna	 Etzea / Erial	450	4500 Zabalera: / 	2250 Zabalera: / 	2 kutxeta 	 4	Apir. 20 	12:45 h	

	 Alaiza						 	Ancho: 10 ml	Ancho: 5 ml	2 Arquetas	 120	 20-abr

										Andela

										Depósito


Azterketa dokumentala