Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1926

IRAGARKIA, 45/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko 2. Auzitegian Aitor Eguskiza Ortegak, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 45/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, administrazioaren isiltasunaren bidez atzera bota baitzaio Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 29ko 81/2004 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horrek agindu zuen pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu zutenen behin betiko zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa zena, euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara zedila. Aipatu zerrenda Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten fakultatibo medikoen lanbide-taldeko familiako medikuen kategoriari dagokio.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie, eta, halaber, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dutela aipatu prozedura judizialean agertu eta aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 17a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala