Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1925

IRAGARKIA, 499/04 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko 1. Auzitegiko Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko 1. Auzitegian Arabako Ospitale Psikiatrikoak eta Ospitalez kanpoko Osasun Mentaleko Enpresa Batzordeak, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 499/04 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, 2003ko abenduaren 10ean egindako Behin Betiko Mugikortasun Horizontaleko deialdirako eskaera ustez atzera bota duen ustezko Ebazpenaren aurka. Hori guztia ondorengo kategoriei dagokie: Talde Administratiboa, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako Operarioa/Garbiketa, Zerbitzuetako operarioa/Sukaldeko Laguntzailea, BFE Umeentzako Psikiatria, Osasun Mentaleko Begiralea, Zeladorea, Gizarte Langilea, Psikologoa eta Ofiziala/Mantentze-lanak Instalazioetako Gidaria.

Beraz, interesa izan dezaketen beste hirugarren guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie, halaber, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dutela aipatu prozedura judizialean agertu eta aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea.

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala