Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1922

IRAGARKIA, 79/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko 1. Auzitegian Mónica Martínez de la Cuadra Puertolasek, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 79/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2004ko abenduaren 10eko Ebazpenaren aurka, ebazpen horrek atzera bota baitzuen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 29ko 81/2004 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horrek agindu zuen pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu zutenen behin betiko zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, argitara zedila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatu zerrenda Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten fakultatibo medikoen lanbide-taldeko familiako medikuen kategoriari dagokio.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie, eta, halaber, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute aipatu prozedura judizialean agertu eta aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 9a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala