71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1919
IRAGARKIA, Kontsumo zuzendariak 2005eko urtarrilaren 26an hartutako zehapen-espedientearen ebazpena Gestiones Inmobiliarias Altube SL baltzuari jakinarazteko dena.
Zehapen-prozedurari ekiteko ebazpena Gestiones Inmobiliarias Altube SL baltzuari ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Errekalde Zumarkalea, 43 zk. 2. ezk. Bilbao, Bizkaia). Hori dela eta, argitaratu egingo dugu ebazpena, oso-osorik transkribatuta:
Zehapen-prozedura hasteko erabakia
Espediente zk.: 48A001-07-2005.
Titularra: Gestiones Inmobiliarias Altube, S.L.
NAN/IFK: B-95051447.
Lehenengoa.– Prozedura hastea erabaki duen organoa eta prozedura ebazteko eskumena duen organoa:
Prozedura hasteko erabakia hartzeko eskumena duen organoa da ebazteko eskumena duena, zehatzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29.1 artikuluan ezarritakoaren arabera: Prozedura ebazteko eskumena duten organoek, era berean, prozedura hasteko eskumena ere izango dute”. Hala ezartzen da, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 127. artikuluaren 1 eta 2 puntuetan.
Merkataritza zuzendariak du zehapen-espedientea ebazteko eskumena, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 7.f) artikuluan ezarritakoaren arabera (2001eko urriaren 24ko EHAA, 206. zk.). Izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezarri zen dekretu horren bidez.
Bigarrena.– Prozedurari ekiteko arrazoi diren gertakariak:
2004ko azaroaren 5ean, Merkataritza eta Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismoko Ikuskaritzak bisita bat egin zuen Gestiones Inmobiliarias Altube SL baltzuaren bulegoetan (Errekalde Zumarkalea, 43 zk., 2. ezk. Bilbao). Izan ere, Bergarako (Gipuzkoa) Ozaeta kaleko 10 zenbakiko Jabekideen Komunitateak erreklamazio bat aurkeztu zuen. Bisita horren ondorioz, 1354 aktaren bidez, errekerimendu hau egin zitzaion interesatuari: erakunde horri hamar egun balioduneko epean egokitzat jotzen zuena bidaltzeko eskatu zitzaion, gai hauei dagokienez:
“a) Laugarren A eta laugarren B etxebizitzetan dauden akatsak.
b) Metro karratuei buruz dagoen desadostasuna, lehenengo B etxebizitzan eskrituran jasotako metroen eta metro errealen artean.
c) Erakinaren elementu komunei eragiten dien akatsak.
d) Etxebizitzetan jarritako elementuei dagokienez, kalitateei buruzko memorian alegatutako ez-betetzeak. Honako hauek dira: txorrotak, dutxa edo bainu-ontzia, erradiadoreak, antena parabolikoa, hartuneei dagokienez, igogailua eta atarteko atea”.
Zehapen-prozedura hasteko ebazpena emateko orduan, artean bete gabe zeuden errekerimenduan eskatutako betekizunak.
Hirugarrena.– Salatutako arau-haustea, sailkapena eta zehapena:
Gertakari horiek urratu egiten dute abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50,5.b) artikuluan agindutakoa (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zk.).
Administrazio arloko arau-hauste hori arintzat sailkatu beharko litzateke, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 52. artikuluaren 2. puntuan agindutakoaren arabera (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zk.) .
Adierazitako arau-hausterako edo arau-hausteetarako, instrukziotik atera daitekeena kontuan hartu gabe, 3.000 eurora arteko diru-zehapenak jar daitezke, 6/2003 Legearen 53.1.a) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz eta zehapenak mailakatzeko irizpenak kontuan hartuta.
Laugarrena.– instrukzio-egilea izendatzea:
Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak, 2005eko urtarrilaren 26an emandako probidentziaren bitartez, zehapen-prozedura honen instrukzio-egile izendatu zuen M.ª Concepcion Samaniego Ruiz de Infante andrea, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde-bulegoko aholkulari juridikoa. Hala egin zuen aintzakotzat harturik, batetik, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 11. artikuluan agindutakoa (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri zen dekretu horren bidez; 2001eko urriaren 24ko EHAA, 206. zk.); eta, bestetik, otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29. artikuluan ezarritakoa (2/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen zehatzeko ahalmenari buruzkoa).
Aintzakotzat hartu dira azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 127. artikuluko 1. eta 2. puntuak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena); zehatzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29. eta 36. artikuluak; zehapenen alorrean eskumenak izendatzeari buruzko 223/2001 Dekretuaren 7 f) artikulua; eta merkataritza-jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legea.
ERABAKIA
Lehenengoa.– Zehapen-espedientea hastea, Gestiones Inmobiliarias Altube SL baltzuaren aurka (IFK/IKZ: B-95051447), arau-hausterik egin ote duen zehazteko, eta, hala badagokio, zuzenbidearen arabera dagozkion zigorrak ezartzeko.
Bigarrena.– Espedientea hasteko erabakiaren berri eman prozeduraren instrukzio-egileari —Zerbitzu Orokorreko zuzendariaren 2005eko urtarrilaren 26ko Probidentziaren bidez izendatu zuten—, eta, auzi honi buruz dauden jarduketa guztiak igorri.
Hirugarrena.– Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen III. kapituluan ezarritako prozeduraz garatzen da zehapen-prozedura hori (2/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehatzeko ahalmenari buruzkoa). Betiere, interesatuak prozeduran noiznahi sartzeko printzipioa bete behar da, hau da, interesatuek eskubidea dute edozein momentutan izapideak zein egoeratan dauden jakiteko, hor dauden dokumentu guztietara iristeko, bai eta dokumentu horien kopiak jasotzeko ere.
Laugarrena.– Espedientea hasteko erabakiaren berri eman erruztatuari eta gainerako interesatuei, jakin dezaten jardunbidearen instrukzio-egilea izendatu dela, eta hori errefusatzeko erregimena ere badela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. eta 135. artikuluetan agintzen denaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen lege hori). Halaber, jakinarazi hamabost eguneko epea dutela bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko, eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 11.
Kontsumo zuzendaria,
MARIELI DÍAZ DE MENDIBIL GÓMEZ DE SEGURA.
Hori guztiori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek azaroaren 26ko 30/1922 Legea aldatu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Bilbao, 2005eko martxoaren 3a.
Lurralde Bulegoko burua,
JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.