Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1917

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako Ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoaz ohartarazten zaio:

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Halaber, Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean dagoen espedientea ikusteko aukera du (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18).

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino luzeagoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

(Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua, 44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak)

3.– Isuna hurrengo zerrendako edozein banku kontutan ordaindu ahal da. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.

Kontu zk. 2095-0631-55-21-31000143.

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA.

Kontu zk.: 2101-0760-69-0002788214.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-VITAL Kutxa.

Kontu zk.: 2097-0178-92-0015172561.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, behartze-bidez ordainaraziko da interesatuaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Halaber, 25.1 artikuluaren aurkako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2. artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten zaio ezen ezarri dioten zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean ez-ohitze tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin badu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen baditu. Horretarako bere asmoa adierazi beharko dio Administrazio honi hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

IZEN-ABIZENAK	ESP. ZK.	LEGE-HAUSTE EGUNA	EBAZPEN EGUNA	 ZIGORRA	HAUTSITAKO

					ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.–	FECHA INFRAC.	FECHA RESOL.	 SANCIÓN	ART. INFRING.

López Ruiz, Gabriel	405X0401663-4	29-02-2004	08-02-2005	450 eur./Ret.	25.1

Jiménez Cortes, Iñaki	405X0400940-5	02-11-2003	15-02-2005	 Archivo	25.1

Daifi, Mustafa	405X0401603-2	10-12-2004	08-02-2005	301 eur./Ret.	23.a

Heras Prieto, Juan Ramón	405X0401687-2	07-03-2004	01-02-2005	 1200 eur./Ret.	23.a

Kumi Nayarkoa, Francis	405X0401519-2	25-01-2004	08-02-2005	301 eur./Ret.	23.a

Redondo Beitia, Ibai	405X0401555-2	25-03-2004	08-02-2005	301 eur.	23.c

ESK	405X0401290-3	12-12-2003	22-02-2005	900 eur.	23.c

Ret.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.

Erandio, 2005eko martxoaren 8a.

Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala