Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Donostia-San Sebastiángo Udala
1915

IRAGARKIA, “Antondegi eremua eta bere ingurunearen hirigintzako antolamenduari buruzko ideien lehiaketa” gauzatzeko kontratuaren lizitazioarena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Donostiako Udala.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 34/05.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Deskribapena: Antondegi eremua eta bere ingurunearen hirigintzako antolamenduari buruzko ideien lehiaketa:

– Hautatu beharreko enpresa eta profesionalen gehienezko kopurua: hiru, honakoa egingo dutenak

– 1. fasea: ordenazio aukeren Aitzinatze edo Ikerketa.

– 2. fasea: Udalbatzak erabakitako proposamenaren garapena, dokumentazio deskribatzailea eta lehiaketaren irabazleak erredaktatu beharreko Plan Orokorraren Aldaketaren dokumentuaren bidez erabakitako antolamendu xehakatua.

b) Gauzatzeko lekua: Donostia-San Sebastián.

c) Gauzatzeko epea:

– 1. fasea .... 3 hilabete.

– 2. fasea .... 6 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura.

a) Izapidea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Aurrekontua, lizitaziorako oinarria.

– 1. fasea: 30.000 euro, BEZa barne.

– 2. fasea: 60.000 euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: 250 euro.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4a.

6.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak:

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betekizunak: azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz.

8.– Eskaintzei buruzko datuak.

a) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguen baldintzen 12. artikuluan zehaztutakoa.

b) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dio bere eskaintzari: 3 hilabete.

c) Aldaerak: lehiaketariek ingurua antolatzeko beren ideiei buruzko aukera ezberdinak aurkeztu ahal izango dituzte.

9.– Eskaintzen agiriak, informazioa, aurkezpena eta irekiera.

Donostiako Udala.

Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua.

Ijentea, 1.

20003 Donostia-San Sebastián.

Telefonoa: 943 48 10 31 – 943 48 10 00.

Faxa: 943 48 10 92.

Web orria: www.donostia.org

10.– Epeak.

a) Agiriak eta informazioa lortzeko eta parte-hartze eskaintzak edo eskaerak aurkezteko azken eguna: 2005eko apirilaren 28a, 13:00ak arte.

b) Eskaintzak irekitzea: 2005eko maiatzaren 4a, 10:00etan.

Donostia-San Sebastián, 2005eko martxoaren 22a.

Kontratazio eta Erosketa burua,

MARIANO HUICI ASTIZ.


Azterketa dokumentala