Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1913

EBAZPENA, 2005eko apirilaren 5ekoa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, “ITS Hannover 2005 kongresu eta erakusketarako erakustokia diseinatu, egin, montatu eta kentzeko, jendeari harrera egiteko eta erakunde gisa han egoteko” zerbitzua emateko lehiaketarako eskaintzak aurkezteko epea berriro irekitzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2005eko martxoaren 8ko 46. zenbakian arestian aipatutako zerbitzua lehiaketa ireki bidez kontratatzeko oinarri-arauak argitaratu ziren.

Oinarri-arau horietan ordea, lehiatzaileei sailkapen jakin bat eskatzen zitzaien, baina Herri Administrazioen Kontratuen Legearen 25. artikuluaren arabera, ez da halako sailkapenik behar; aski da kaudimen ekonomiko eta teknikoa erakustea, eta hortaz, klausula administratiboen pleguaren karatulako 20. puntua aldatzea komeni da, eta eskaintzak aurkezteko epea berriro irekitzea.

Hannoverren egin beharreko erakusketa hori 2005eko 1etik 3era bitartean egingo denez, zerbitzua emateko kontratua lehenbailehen esleitu beharra dago, eta hortaz, espedientearen izapideak presazkotzat jotzea.

Eskaintzak aurkezteko epea 2005eko apirilaren 25eko 10:00ak artekoa izango da; zabaldu, berriz, 2005eko maiatzaren 3an, 09:00etan, Lakua 2ko 3. bilera-aretoan zabalduko dira.

Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2005eko maiatzaren 9an zabalduko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala