Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1912

LEHIAKETA. Iragarkia, Kutsadurari aurrea hartu eta aldi berean kontrolatzeko uztailaren 1eko 16/2002 Legean aurreikusitako ingurumen-baimen integratuak emateko prozeduran txosten teknikoak egiteko aholkularitza- eta sorospen-kontratu administratiboa esleitzeko dena (016A/2005/ esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 016A/2005/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Kutsadurari aurrea hartu eta aldi berean kontrolatzeko uztailaren 1eko 16/2002 Legean aurreikusitako ingurumen-baimen integratuak emateko prozeduran txosten teknikoak egitea.

b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren egoitza.

d) Gauzatzeko epea: 12 hilabete, kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: ehun eta laurogei mila (180.000) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Telefonoa: 945 01 99 06.

e) Faxa: 945 01 98 83.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko apirilaren 26a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria):

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Negozio guztien kopuruari buruzko aitorpena. Azken urtean egindako lanen batezbesteko negozio bolumenak, gutxienez, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua baino hiru aldiz handiagoa izan beharko du. Herri Administrazioan Kontratuetarako Legearen testu bategineko 16.1.c) artikuluan zehaztutako agiriak aurkeztuko dira aurrekoa egiaztatzeko.

– Esleipendunaren lan-taldeak kide hauek izan beharko ditu:

• Goi-mailako tituludun bat, aholkulariaren ordezkari aritu eta honako tituluetako bat duena: Geologian lizentziatua, Biologian lizentziatua, Goi-mailako Industria-ingeniaria, edo Ingurumeneko goi mailako tituluduna.

• Goi-mailako ingeniari industriala, laneko buru aritu edo dedikaziorik handiena izango duena. Esperientzia izan beharko du kutsadurari aurrea hartu eta aldi berean kontrolatzeko arautegiaren eraginpean dauden enpresen industria-prozesuetan eta sektoreko legedian aurreikusitako ingurumen-baimenak emateko prozeduretan.

• Laneko buruak, gai anitzeko taldea osatzeko, bertako edo kanpoko laguntzaileak izan beharko ditu, buruarena ez den beste tituluak dituztenak. Kanpoko laguntzaileak izanez gero, lankidetza-konpromisoa eskainitako aurrekontuaren %20koa izango da gehienez.

Gaitasun tekniko eta profesionalari dagokienez, kutsadurari aurrea hartu eta aldi berean kontrolatzeko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen eraginpean dauden Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen ingurumen-diagnostikoak, sektorekako ingurumen-analisiak eta horien Bref agiriak egiten espezialistak diren langileak izan beharko ditu enpresa esleipendunak. Era berean, zera egiaztatu beharko da: lan-taldeko kide guztiek ezagutzen dituztela ingurumen-baimen integratuak emateko erregimenari lotutako administrazio-prozedurak eta kutsadurari aurrea hartu eta aldi berean kontrolatzeko 96/61/EE zuzentaraua ezartzeko esparruan beste eskualde/herrialdeek erabiltzen dituzten bestelako izapidetza-ereduak.

Lan-taldearen kaudimen teknikoa eta profesionala egiaztatzeko honako agiriak aurkeztuko dira:

• Kontratua gauzatzeko izendatutako kideen tituluen edota dagokion profesionalen elkargoak emandako ziurtagiriaren jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak.

• Lan-taldeari atxikitako langileek azken hiru urteetan egindako lan nagusien zerrenda, kontratuaren helburuarekin zerikusia dutenena, eta onuradun publikoak edo pribatuak.

Esleipendunak bateraezintasunetan ez dela sartuko adierazi beharko du. Kutsadurari aurre hartzeko eta aldi berean kontrolatzeko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan daragien enpresetan ingurumen-baimen integraturako izapideetan laguntzeko aholkularitza-lanak ez egiteko hitza eman beharko du. Esleipendunak, halaber, arau horren erabilpen-eremuaren barruan dauden instalazioak dituzten enpresa-taldeekin loturarik ez duela egiaztatu beharko du, hau da, burujabea dela. Horretarako, eskaintza aurkezten den egunean, burujabe dela egiaztatzen duten baltzu-agiriak aurkeztu beharko ditu (eratze-eskriturak, geroko aldakuntzak, eta abar).

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko maiatzaren 3a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Erregistro Orokorra (Zerbitzu Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 2. solairua.

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Eguna: 2005eko maiatzaren 10a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala