Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1907

IRAGARKIA, “Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzua” kudeatzeko euskarri-sistema informatikoaren funtzionaltasun berriak diseinatu eta garatzeko zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela argitara ematen duena (KBN C02/044/2004 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/044/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Helburua: “Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzua” kudeatzeko euskarri-sistema informatikoaren funtzionaltasun berriak diseinatu eta garatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2004ko urriaren 28koa, 207. zk. eta Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2004ko urriaren 20koa, 253. zk.; Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2004ko urriaren 13an bidali zen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: milioi bat eta ehun mila eurokoa (1.100.000) da gehienezko aurrekontua.

5.– Esleipena:

a) Eguna: 2005eko martxoaren 14a.

b) Kontratista: Accenture, S.L. (kide bakarreko baltzua).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat eta berrogeita bost mila (1.045.000) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 18a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala