71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
1903
EBAZPENA, 2005eko otsailaren 21ekoa, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, ohiko prozeduran egindako 190/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzeko erabakia hartzekoa eta interesdun izan daitezkeenei sala horretara jo dezaketela adieraztekoa.
Estatuko Administrazioak idazpuruan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen uztailaren 6ko 141/2000 Dekretuaren aurka, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak errekurtso horri dagokion espedientea bidaltzeko eskatu du.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48. eta 49. artikuluek agindutakoa betez, honakoa
EBATZI DUT:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidaltzea eskatu duen administrazio-espedientea.
2.– Espediente horretako interesdun izan daitezkeenei adieraztea auzitegi horretara jo dezaketela 9 eguneko epean.
3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 21a.
Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.