Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1891

EBAZPENA, 2004ko irailaren 21ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB1-1004/02-XU espedientean Luis Ángel Ciria Vallejo jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Luis Ángel Ciria Vallejo jaunak 2002ko abenduaren 20an egindako finantza-laguntzarako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek. Lantaróngo Buenos Aires kaleko 7an dagoen etxebizitza libre erabilia erosteko egin zuen eskabidea. Eskabidearekin batera etxebizitzaren erosketari eta diru-laguntzen eskatzaileari buruzko agiriak aurkeztu zituen.

2.– Espedientea izapidetu ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Arabako lurralde ordezkariak, 2003ko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez, ezezkoa eman zien eskatutako finantza-laguntzei, errekurtsogilea azken bi urteotan etxebizitza baten jabea izan zelako.

3.– Luis Ángel Ciria Vallejo jaunak, 2003ko uztailaren 4an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aurreko ebazpenaren aurka, berarekin bat ez zetorrelako. Bertan egia dela adierazten du, etxebizitza baten jabea izan zela bere bikotekidearekin batera; baina, banandu ostean, etxebizitza hori bere emazteari esleitu zitzaion. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan jasotako ondorioetarako. Bestalde, arau horren 114. eta 117. artikuluetan zehaztutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa.

3.– Espediente hau izapidetzeko honako prozedura-arauak erabili dira: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko urriaren 9ko Agindua, Etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa; abenduaren 26ko 306/2000 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa, eta arau bateragarriak eta horiekin bat datozenak.

4.– Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza eskuratzeko, 4.3.a artikuluak dioenez, babes ofizialeko etxebizitzaren onuradun izateko ezarri diren baldintza guztiak exijitu ahalko dira, salbu eta bertan bizitzearena, erreferentzia data eskabidearena bera izango dela.

5.– Abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuak, bere aldetik, honakoa xedatzen du bere 7. artikuluan: bizikidetzako unitateko kide bakoitzak azken bi urteetan ez du izango inolako etxebizitzarik ez jabetzan, ez jabetza soilean ez eta azalera-eskubide edo gozamenean ere.

Eskuartean dugun honetan eta administrazio-espedientea aztertu ostean, 2002ko azaroaren 14ko epaitzaren bidez etxebizitza emazteari esleitu zitzaiola egiaztatu da. Epaitza horretan irabazizko sozietatearen likidazioa onartu zen. Errekurtsogileak, bere aldetik, diru-zenbateko jakin bat jaso behar zuen, hitzarmen arautzailean jasotzen denaren arabera.

Beraz, errekurtsogilea etxebizitza baten jabea izan da diru-laguntzaren eskabidearen aurreko bi urteetan eta, ondorioz, ezetsi egin behar da aurkeztutako errekurtsoa.

Aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta oro har erabilgarri direnak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Luis Ángel Ciria Vallejo jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari ezezkoa ematea. Errekurtsoa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako lurralde ordezkariak EB1-1004/02-XU espedientean 2003ko maiatzaren 5ean emandako Ebazpenaren aurka aurkeztu zen, eta bere hartan sendetsi behar da zuzenbidearekin bat baitator.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala