Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1889

EBAZPENA, 2005eko apirilaren 14koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena; honen bidez, diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzen da 2005eko apirilaren 5eko Aginduan ezarritako esparruari lotuta. Agindu horretan Prointer programa arautu zen 2005eko ekitaldirako, euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan lagundu nahian.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko apirilaren 5eko Aginduak euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Prointer programa arautzen du.

Aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2005eko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xede da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2005eko apirilaren 5ean emandako Aginduan iragarritako laguntzetarako, 2005eko ekitaldiko deialdia; agindu horren bidez arautu baitzen Prointer programa euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzearren, aurten burutzen diren ekintzei begira.

Helburu hori betetzearren, guztira, 4.000.000 euro zuzenduko dira horretara Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Diru-kopuru hori aldatu ahalko da, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik eta kontuan hartuta eskatu diren laguntza guztiak, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen ebazpen bidez.

2. artikulua.– Betekizunak.

1.– Eskabidea egin nahi dutenek, 2005eko apirilaren 5eko Aginduan iragarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, onuradun-izaera izan beharko dute, aipatutako agindu horretako 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.– Halaber, eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria aurkeztu beharko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza, industria eta nabigazioko ganbereetan, edo Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde bulegoetan, edo, bestela, Herri Adminitrazioen Araubide Jurikikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan.

3.– Merkataritza-ezarpen horiek 2003ko ekainaren 30etik aurrera eta ekitaldi honetako irailaren 30a baino lehenago eratutakoak izan behar dute, eraketa-fasean sartzen diren gastuak, egiturari eta sustapenari dagozkionak eta beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk ordaintzen lagundu ahal izateko.

4.– Aipatutako aginduaren 18.5 artikuluan zehaztutakoa aintzat hartuta, aldaketak onartzeko azken eguna ekitaldi honetako irailaren 30a izango da.

5.– Eskabideak aurkezteko epea 2005eko maiatzaren 26an bukatuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Honako deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 14a.

Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLETXEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala