Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1887

EBAZPENA, 2005eko martxoaren 30ekoa, Turismo sailburuordearena, turismoaren alorrean unibertsitate-ikerketa sustatzeko bekak 2005eko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez, turismoaren alorrean unibertsitate-ikerketa sustatzeko beken programa arautu zen (ekainaren 11ko EHAA, 114. zk.), eta horren hutsen zuzenketa Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2004ko azaroaren 15eko Aginduaren bidez egin zen (abenduaren 17ko EHAA, 240. zk.). Turismoaren alorrean ikerketa aplikatua sustatzea da haren helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako turismo-ikerketaren sailekin lankidetzan.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira; ekitaldi honi dagokionez, abenduaren 28ko 10/2004 Legean dago ezarrita hori arautzeko modua.

Aipatutako aginduaren 4.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak 2005eko ekitaldian emateko deialdia egitea, eta, horretarako eman beharreko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako eskumenaren arabera, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Ebazpen honen xedea da turismoaren alorrean unibertsitate-ikerketa sustatzeko 2005eko ekitaldian hiru beka emateko deialdia egitea, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 21eko Aginduan xedatutakoari jarraituz.

Helburu hori betetzeko, 48.669 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2005eko Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Deialdi honetako beka bakoitza 13.822 eurokoa izango da; horretaz gain, beka bakoitzeko 601 euro emango dira bidaia-gastuak eta ikerketa prozesuarekin zuzenean lotuta dauden beste gastu batzuk ordaintzeko.

Diru-kopuru horren barruan sartzen dira onuradunek dituzten betebeharrak, edozein motatakoak, zerga-betebeharrak barne.

2. artikulua.– Betekizunak.

Eskatzaileek, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 21eko Aginduan iragarritako laguntzak jasotzeko, agindu horretako 3. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eskatzaileek Turismoa Antolatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak. Aurkeztu, berriz, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dituzte, edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

1.– Eskabidearen eta inprimakien ereduak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko edozein lurralde-bulegotan jaso daitezke, edo web-orri honetan: www.eragintza.net. <http://www.eragintza.net./

2.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2005eko uztailaren 1ean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 30a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.


Azterketa dokumentala