71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1883
AGINDUA, 2005eko apirilaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2005-2006 ikasturterako itundu beharreko ikasgela-kopurua finkatzeko egutegiak eta eskabide-inprimakiak zehazten dituena.
2004ko apirilaren 6ko Aginduak 2004-2005, 2005-2006, 2006-2007, 2007-2008 ikasturteetarako hezkuntza-itunak hitzartu eta berritzeko dei egin zuen, irailaren 8ko 293/1987 Dekretuak xedatu duenaren arabera. Agindu horretako 7. artikuluak ezarri duenez, itundu beharreko ikasgelen kopurua finkatzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian urtero argitaratuko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu bat, egutegiak eta eskabide-inprimakiak zehazteko.
2004ko abuztuaren 30eko Aginduak, berriz, hezkuntza-itunak izenpetzea eta berritzea ebatzi du, eta 2004-2005, 2005-2006, 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetako plangintza ezarri, baita Haur Hezkuntza (Bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko mailetan itundu beharreko ikasgela kopurua ere, 2004-2005 ikasturteari dagokionez.
2004ko azaroaren 15eko Aginduak, azkenik, hezkuntza-itunak izenpetzea eta berritzea ebatzi du, eta 2004-2005, 2005-2006, 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetako plangintza ezarri, baita Batxilergo, Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Ziklo, Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Ziklo, Hezkuntza Berezia 2 LH eta Gizarte Garantia-Lanbide Hastapeneko mailetan itundu beharreko ikasgela kopurua ere, 2004-2005 ikasturteari dagokionez.
Aipatu aginduen babesean itundutako ikastetxeei 2005-2006 ikasturterako itundu beharreko ikasgelak zehazteari ekin behar zaionez, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2005-2006 ikasturterako itundu beharreko ikasgelak zehazteko eskabide-inprimakiak (Aginduari erantsi zaizkio) onartu eta ezagutaraztea. Ikastetxeek, inprimaki horiek eskuratzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lurralde Ordezkaritzetara jo dezakete.
Bigarrena.– Haur Hezkuntza (Bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko ikaskuntzei dagokienez, eskabideak aurkezteko epea 2005eko maiatzaren 9an amaituko da.
Batxilergo, Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Ziklo, Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Ziklo, Hezkuntza Berezia 2 LH eta Gizarte Garantia-Lanbide Hastapeneko irakaskuntzei dagokienez, berriz, eskabideak aurkezteko epea 2005eko irailaren 12an amaituko da.
Hirugarrena.– 2004ko apirilaren 6ko Aginduak, 2004-2005 ikasturtetik aurrera hezkuntza-itunak hitzartu eta berritzeko dei egin zuenak, sortutako batzordeek eskabideak aztertu eta proposamenak egin ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduz ebatziko da ikastetxe bakoitzari itundu beharreko ikasgelei buruz. Ebazpen hori sei hilabeteko epean emango da, Agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honek aurrez ikusi ez dituenetan, ondokoak aplikatuko dira: 2004ko apirilaren 6ko Agindua, 2004-2005, 2005-2006, 2006-2007, 2007-2008 ikasturteetarako hezkuntza-itunak hitzartu eta berritzeko dei egin zuena; 293/1987 eta 196/1992 dekretuak, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.
Bigarrena.– Agindu honek EHAAn argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 6a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
I. ERANSKINA / ANEXO I
II. ERANSKINA
HITZARMENA
Ikastaroa: 	2005-2006.
Irakaskuntzak: 	Haur Hezkuntza (2. Zikloa), Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia 1.
Kod.:	 Ikastetxe:	 Herria:	
MAILA	2005-2006	“A”	“B”	“D”
		Ikasleak	Aulak	Ikasleak	Aulak	Ikasleak	Aulak
HAUR 	3 urte						
HEZKUNTZA	4 urte						
(2. ZIKLOA)	5 urte						
	GUZTIRA						
LEHEN	1.º						
HEZKUNTZA	2.º						
	3.º						
	4.º						
	5.º						
	6.º						
	GUZTIRA						
	HB1H						
DBH	1.º						
	2.º						
	3.º						
	4.º						
	GUZTIRA						
	HB1B						
_________________, 2005eko_____________aren_____
TITULARRA /ORDEZKARIA
II. ERANSKINA
HITZARMENA
Ikastaroa: 	2005-2006.
Irakaskuntzak: 	Hezkuntza Berezia 2.
Kod.:	 Ikastetxe:	 Herria:	
HB2	Ikasleak	Aulak
Garapeneko nahaste orokorrak
Buru- urrituak
Mugimendu-urritasun Larica, urritasun elkartuak dituztela
Zentzumen-urrituak
Helduen bizitzara
________________, 2005eko____________aren______
TITULARRA /ORDEZKARIA
II. ERANSKINA
HITZARMENA
Ikastaroa: 	2005-2006.
Irakaskuntzak: 	Batxilergoak.
Kod.: 	 Ikastetxe: 	 Herria:	
BATXILERGOAK	2005/2006	“A”	“D”
		IKASLEAK	AULAK	IKASLEAK	AULAK
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK	1.º				
	2.º				
NATUR ETA OSAUN ZIENTZIAK	1.º				
	2.º				
TEKNOLOGIA	1.º				
	2.º				
ARTEAK	1.º				
	2.º				
(*) Aurreguztizkoa	1.º				
(*) Aurreguztizkoa	2.º				
GUZTIRA	1.º+2.º				
________________, 2005eko____________aren______
TITULARRA/ ORDEZKARIA
(*) Diruz lagunduko diren gelak zehaztuko dira ikastaroko ikasle kopuru osoa kontuan hartuz eta espezialitateak kontuan hartu gabe.
II. ERANSKINA
HITZARMENA
Ikastaroa: 	2005-2006.
Irakaskuntzak: 	Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloak.
Kod.: 	 Ikastetxe: 	 Herria:	
LANBIDE HEZIKETAKO ERDI 	ZIKLO	ORDUTEGIA	KURTSO	EREDUA	IKASLEAK	AULAK
MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK	ORDUAK
KODEA	ZIKLOAREN IZENA
					 	
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
		
________________, 2005eko____________aren______
TITULARRA/ ORDEZKARIA
II. ERANSKINA
HITZARMENA
Ikastaroa: 	2005-2006.
Irakaskuntzak: 	Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Zikloak.
Kod.: 	 Ikastetxe: 	 Herria:	
LANBIDE HEZIKETAKO GOI 	ZIKLO	ORDUTEGIA	KURTSO	EREDUA	IKASLEAK	AULAK
MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK	ORDUAK
KODEA	ZIKLOAREN IZENA
					 	
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
						
		
________________, 2005eko____________aren______
TITULARRA/ ORDEZKARIA
II. ERANSKINA
HITZARMENA
Ikastaroa: 	2005-2006.
Irakaskuntzak: 	Hezkuntza Berezia 2 LH, Gizarte Garantia- Lanbide Hastapena.
Kod.:	 Ikastetxe:	 Herria:	
MAILA 2005-2006	EREDUA	IKASLEAK	AULAK
ZEREGINEN IKASKUNTZA
GIZARTE GARANTIA-LANBIDE HASTAPENA		ZIKLO ORDUAK	MAILA	EREDUA	IKASLEAK	AULAK
KODEA	ZIKLOAREN IZENA