Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1879

EBAZPENA, 2005eko apirilaren 12koa, Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearena. Horren bidez, arautzen dira asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko ematen diren diru-laguntzak.

Erakundea sortzeri buruzko otsailaren 5eko 2/1988ko Legeko 2. artikuluaren arabera Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen helburu nagusia, honakoa da: Euskal herriko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra lortu, bizitzaren esparru guztietan: politikan, ekonomian, gizartean. Horretaz gain, helburu horren xede gisa zera ezarri da: bi sexuen arteko berdintasunari bidea ematen dioten baldintzak sustatu, emakumearen egoera eta eskubideak murrizten dituzten oztopoak baztertu eta Euskadiko emakumeak diskriminatzen dituen edozein gauza zein ekintza ezabatu.

Horri dagokionez, Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundeak eratu zuen “Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeentzako Jarduera Positiboaren III. Plana: Herri Politiketako generoaren ikuspegia” (III PAPME). Plan hori osatzeko jende ugarik hartu zuen parte eta Eusko Jaurlaritzak 1999ko abenduaren 21ean onetsi zuen. Aipatutako planak esku-hartzeko hamar sail ditu ,elkarren artean lotuta. Hamar sail horiek hainbat proposamen eskaintzen dituzte: alde batetik, Administrazioak politika eta teknika egokiak ezartzea, generoarekiko sentsibilitatea adierazten duten politikak diseinatzeko, burutzeko eta ebaluatzeko. Eta bestalde, hainbat helburu dituen estrategiak ezartzea, esaterako: emakumeak eta euren taldeak indartu, gizartean eta politikan aktiboki eta erantzukizunez gehiago parte hartu, eta portaera pertsonal eta kolektiboen hainbat eredu abian jarri.

Aipatutako helburuak lortzeko gizarteak asko aldatu behar du, hala ere, aldaketa horiek nekez emango dira, Administrazioak besterik ez badu esku hartzen. Hortaz, emakumeen artean asoziazionismoa sortu behar da, izan ere, emakumeen elkarteek eta federazioek eta haiek sustatzeko diren Fundazioek bakarrik hainbat jarduera antola ditzakete zuzeneko eragina sortzeko, eta euskal emakumeek euskal gizartean gehiago parte hartzeko. Horrenbestez, ezinbesteko lana burutuko litzateke, Erakundeak berak antolatzen dituen jarduerak osatuz, gizartea sentsibilizatzeko eta horrela gure helburu nagusia lortzeko.

Azkenik, III PAPMEk bere helburuen artean emakumeen antolamendu proaktiboa sustatu nahi du (2.1.1. helburua). Horretarako, jarduera positibo gisa (2.1.1.2), sustatzea aukeratu du, emakumeen elkarteei eta federazioei diru-laguntzak emanez, horiek bultzatzeko hainbat jarduera burutu ahal izateko.

Aipatutakoa betetzearren, 2005. urtean, Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundeak hainbat diru-laguntza emateko asmoa du, burutu beharreko jarduerak garatu ahal izateko, aipatutako helburuen arabera. Horretarako, diru-laguntzen deialdia arautuko du, publizitate, konkurrentzia eta objektibotasunaren irizpideei jarraiki.

Horren arabera, honakoa:

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundeak eman beharreko diru-laguntzak arautzea da, irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteei zein federazioei laguntza emateko eta emakumeak sustatzea helburu eta esparru bakarra duen Fundazioen alde egiteko. Aipatutako diru-laguntzen bidez, Erakundeak 2005ean ezarritako helburuen eta xedeen araberako proiektu zehatzak burutuko dira, hurrengo artikuluek xedatutakoari jarraiki eta bere Aurrekontuaren IV. kapituluan ezarritako kredituen mugetatik atera gabe.

2. artikulua.– Diru-kopurua.

Aurreko artikuluan jasotako helburuak lortzeko erabiliko den diru-kopurua Emakunderen aurrekontu-kredituetan jasota dago, eta, hasiera batean, berrehun eta laurogeita hemeretzi mila (299.000) euroko kopurua da.

Artikulu honetan esleitutako zenbateko globala alda daiteke, eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuz eta Emakunderen bestelako laguntza-programak finantzatu ondoren, aurrekontuetako dirua agortu ez bada. Aldaketa horiek egingo dira, eskatutako laguntzak ebatzi aurretik. Emakunderen zuzendariaren ebazpenaren bidez, aipatutako egoeraren berri emango da.

3. artikulua.– Laguntza emateko prozedura.

Deialdi hau lehiaketa prozeduraren bidez ebatziko da. Horretarako, garaiz eta forman aurkezturiko eskaerak hartuko dira aintzat, 10. artikuluan ezarritako esleitzeko irizpideak aplikatu, eta lehentasun-hurrenkeran aurreneko gelditzen direnei emango zaie laguntza, harik eta aurrekontu-kreditua bukatzen den arte.

4. artikulua.– Erakunde Onuradunak.

1.– Ebazpen honek araututako diru-laguntzak honako erakundeek eskatzerik izango dute: euren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatu eta egoitza soziala aipatutako Autonomian duten erakundeak, otsailaren 12ko 3/1988 Legea aplikatzeko esparruaren barne dauden irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteak zein federazioak, eta Euskal Herriko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea aplikatzeko esparruaren barne daudenak eta helburu eta jarduteko eremu bakarra emakumeak sustatzea duten Fundazioak.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

5. artikulua.– Diru-laguntza eman beharreko jarduerak.

III. PARMEren arabera eta Erakundearen helburuei jarraiki, 2005eko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 artean, diru-laguntza jaso beharreko proiektuek zein jarduerek honako izaera izan behar dute:

a) Bultzatzeko programak, hainbat jarduera bitartez: jarduerak burutu, emakumeek bizitzaren esparru guztiak parte hartu: politikan, ekonomian gizartean eta kulturan, emakumeen asoziazionismoa sustatu eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen mugimendu asoziatiboa koordinatu.

b) Hezkuntza, kultura, kirola, enplegua, osasuna eta bestelako esaparruetako prestakuntza-programak eta bi sexuen artean aukera eta tratu berdina izatearen alde egiten duten zerbitzu sozialak.

Eskulanetako programek (eskulanak, artisautza, sukaldaritza, etab.) diru-laguntza jaso ditzaten, emakumeen egungo egoerari buruz trebatzen eta informatzen duten bestelako jarduerek osatu behar dituzte.

c) Ordenamendu juridikoak emakumeei aitortzen dizkien eskubideak hedatzeko programak eta haiekin lotura duten material grafiko zein ikus-entzunezkoa.

6. artikulua.– Eskaeren aurkezpena.

1.– Eskaerak aurkezteko 30 astegunetako epe bat ezarriko da, Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik zenbatuta.

2.– Ebazpen honen arabera, diru-laguntza eskatzen dutenek, Ebazpen honetan eransten diren ereduen arabera eta Dekretu Erregulatzaileak exijitutako dokumentazioarekin batera zuzenean bidaliko dituzte Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendariari (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz) edo bestelako prozeduraren bidez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.

7. artikulua.– Dokumentazioa.

Eskaerak Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendariari zuzenduko zaizkio, honako dokumentazioarekin batera:

A) Izaera orokorrarekin eskaera guztietan:

a) Erakunde eskatzaileari buruzko datuak. (I. eranskina).

b) Estatutuen fotokopia edo fundazioaren eskritura, aurreko urteetan ez bada igorri, edo, nahiz eta bidali, aldaketarik izan bada.

c) Bazkide-kopurua, dagokionean, Bazkide Liburuaren fotokopiaren bidez ziurtatuz.

d) Erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsona fisikoaren NAren fotokopia.

e) 2005eko abenduaren 31 arte burutu beharreko jardueren egitasmoa. Diru-laguntza eskatzen den jarduera bakoitzeko, II. Eranskina osoa bete behar da.

f) Jarduerak burutzeko kontratatuko diren talde teknikoak edo pertsona fisikoak zein juridikoak genero ikuspegiaren esparruan trebaturik daudela ziurtatzen duen Curriculuma.

g) Eskaera izenpetzen duenaren aitorpen juratua: espresuki, adierazi behar du, helburu berarekin beste diru-laguntzarik eskatu badu eta, hala bada, laguntza horren egoera.

h) Derrigorrezko zergak ordaindu direla ziurtatzen duen Ogasuneko Ziurtagiria.

B) 2004an diru-laguntzarik jaso ez zutenentzat:

a) Erakundeen edo Fundazioen Erregistroan izena eman duela ziurtatzen duen Ziurtagiria.

b) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren Fotokopia.

c) “Datuen Alta / Hirugarren Interesatuaren” inprimakia. Erakunde honek emango du.

8. artikulua.– Aurkeztutako eskaeraren akatsen zuzenketa.

Diru-laguntzen eskaerak ez balira guztiz osatuko edo 4. artikuluaren araberako dokumentazioa faltan izango balute, Erakundeak interesatuari eskatuko dio faltan dagoen dokumentazioa aurkezteko edo dena delako akatsak zuzentzeko. Horretarako 10 asteguneko epea ezarriko du, jakinarazpena jaso ondoko egunetik zenbatuta. Horretaz gain, Erakundeak adieraziko du, epe horretan ez balitz zuzenketarik edota dokumentaziorik aurkezten, atzera botako duela ebazpena aurretik egindako eskaera, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. artikuluaren arabera.

9. artikulua.– Hautatzeko batzordea.

Aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, hautatzeko Batzorde bat eratuko da. Hauek osatuko dute:

Lehendakaria:

– Idazkari Nagusia.

Bokalak:

– Aholkularitza Juridikoaren burua

– Administrazio eta Finantzen Zerbitzuaren burua.

– Erakundeen eta Informazioko burua

Idazkaria:

– Aholkularitza Juridikoaren buruak idazkari-lanak burutuko ditu.

10. artikulua.– Diru-laguntzak adjudikatzeko irizpideak.

Diru-laguntzak emateko irizpide gisa, hautatzeko Batzordeak honako puntuak hartuko ditu kontuan, irizpide bakoitzari emandako puntuazioaren arabera:

a) Aurkeztutako programaren kalitate teknikoa, helburuak, metodologia, jarduerak, aurrekontua, aurreikusitako eragina (hartzaileak eta lurralde eremua) eta ebaluatzeko eragileak formulatzeari dagokionez. Gehienez, 15 puntu.

b) Programen elementu eraberritzaileak. Gehienez, 15 puntu.

c) Emakumeen aurkako bortizkeria prebenitzeko eta biktimei laguntzeko programak eta jarduerak burutzea. Gehienez, 10 puntu.

d) Diskriminazio anitza pairatzen duten eta baztertze soziala izateko arriskuan dauden emakumeen baldintza eta premia desberdinei buruzko programak diseinatzeko, burutzeko eta ebaluatzeko arreta. Gehienez, 10 puntu.

e) Emakumeen elkarteen arteko kolaborazio-sareen eta erakunde desberdinek sortutako organoetan parte hartzearen sustapena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna suspertzeko. Gehienez, 10 puntu.

f) Jarduerak burutzeko kontratatu beharreko talde teknikoak edo pertsona fisikoek zein juridikoek duten prestakuntza teorikoa, generoaren ikuspegiaren esparruan. Gehienez, 10 puntu.

g) Gazte emakumeak asoziazio-sarean parte hartzeko eta sentsibilizatzeko zuzenduta dauden jarduerak burutzea. Gehienez, 10 puntu.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko mugimendu sozialarekin kolaboratzen duten eta generoaren ikuspegia pixkanaka finkatzeko estrategia eta jarduera zehatzak diseinatzen eta planteatzen duten programak burutzea. Gehienez, 10 puntu.

i) Gizonek etxeko eta familiako esparruetan erantzukizuna hartzea sustatzeko diren sentsibilizazio-jarduerak burutzea. Gehienez, 5 puntu.

j) Euskara erabiltzea. Gehienez, 5 puntu.

11. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Erakunde onuradun bakoitzari, gehienez, 12.000 eurotako diru-laguntza emango zaio.

12. artikulua.– Beste diru-laguntzekin edo laguntzekin bat egitea.

Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzek bat egiten dute bestelako erakunde publikoak zein pribatuak helburu berarekin emandako diru-laguntzekin, betiere, sobrefinantziaziorik ez bada sortzen. Sobrefinantziazioa sortuko balitz, diru-laguntzaren kopurua murriztuko da, dagokion kopurua lortu arte.

13. artikulua.– Ebazpena.

1.– Hautatzeko Batzordeak eskaerak ebaluatuko ditu, adjudikazio-irizpideen arabera, eta bere proposamena Erakundearen Zuzendariari eramango dio. Zuzendariak eskaera bakoitza espresuki Ebatziko du eta dagokion diru-laguntza adjudikatuko du. Eskaera egin duten Erakundeei jakinaraziko zaie diru-laguntza emango zaien ala ez. Era berean, emandako diru-laguntzeen zerrendari dagokion Ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.

2.– Aurkeztutako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko, Ebazpen honen arabera, gehienez, sei hileko epea ezarriko da, Ebazpen hau indarrean dagoenetik zenbatuta. Epe hori bukatu ondoren, Erakunde interesdunari ez bazaio Ebazpenik jakinarazi, diru-laguntzaren eskaera atzera bota dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1. artikuluaren arabera.

3.– Ebazpenean, erakunde onuradunen zerrenda eta erakunde horiei diruz lagundutako proiektuen eta, orobat, emandako zenbatekoen zerrenda jasotzeaz gain, ordezko erakundeen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko. Erakunde horiei dagokienez, ordezkapena egiteko hurrenkeraren arabera zerrendatuko dira, proiektuak adieraziko dira eta, era berean, onuradunak ukoa egonez gero, ordezkoaren laguntzak izan lezakeen gehienezko zenbatekoa azalduko da; nolanahi ere, zenbateko hori ez da sekula ere izango uko egin duen onuradunari esleitutakoa baino handiagoa.

Ordezkapena egin ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunak 14.a) artikuluan finkatutako epe barruan egin behar du ukoa.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen beharrak.

Ebazpen honetan araututako diru-laguntzak jasoko dituzten Erakundeek honako beharrak bete beharko dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartu. Horri dagokionez, hamabost egunetako epean Erakunde onuradunei jakinaraziko zaie diru-laguntza jasoko dutela, jakinarazpena jaso ondoko egunetik zenbatuta. Epe hori bukatzean, Erakundeek ez badute espresuki eta idatzi baten bidez uko egiten, ulertuko da diru-laguntza onartu dutela.

b) Diru-laguntza erabili, eskatu zenean aipatutako helburua lortzeko, 16. artikulua aplikatzen bada izan ezik. Horri dagokionez, erabat onartu behar da Erakundeak diru-laguntza jasoko duten jarduerak garatzen direla ziurtatzea.

c) Ekonomia Kontrolatzeko Bulegora eta Euskal Herriko Kontu Publikoen Auzitegira eraman zuren betebeharrak burutzeari buruz eskatzen duten informazio guztia, deialdi honen kargura dauden jasotako diru-laguntzei dagokionez.

d) Diru-laguntza jaso duten jarduerak aldatu nahi badira, idatziz jakinarazi behar da. Horretaz gain, dena delako aldaketa egin ahal izateko, Erakundearen Zuzendaritzaren onespena beharrezkoa da.

e) Diru-laguntza jasotako jarduerei buruzko publizitate guztian aipatu behar da Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundeak kolaboratu duela (III. Eranskinaren arabera). Jarduerari buruzko publizitatean edo diru-laguntza jasotako argitalpenean aipatu behar da dena delako erakundeak, federazioak zein fundazioak bere gain hartzen dituela, aipatutako jarduerari buruzko eduki guztiak.

15. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.

1.– Diru-laguntza zatika ordainduko da: emakidari buruzko Ebazpena jasotzen denen ehuneko hirurogeita hamabost ordainduko da, eta gainontzekoa, ehuneko hogeita bosta, diru-laguntza jasotako jardueren gastu guztiak ziurtatzen direnean. Horretarako, 2006ko otsailaren 28a baino lehen honako dokumentazioaren bina ale aurkeztu behar dira:

– Jasotako fondo publikoak aplikatu direla ziurtatzen duen txosten bat. Bertan, burututako jarduerak eta lortutako helburuak deskribatuko dira, proiektuan antolatutako egutegiaren arabera. (IV. Eranskina).

– Diru-laguntza jaso duen jardueraren edo jardueren balantze ekonomikoa.

– Diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokionez, egindako gastua egiaztatzen duten fakturak edo dokumentuak. Aurkeztu beharreko fakturen edo dokumentuen data ezin da 2005eko abenduaren 31 baino gehiago izan.

Horri dagokionez, soldaten ziurtagiriak bakarrik onartuko dira, soldata horiek jasotzen dutenek diru-laguntza jasotako proiektuan buru-belarri egiten badute lan.

Gastu arruntak onartuko dira, baldin eta jarduerarekin zuzeneko harremana badute.

– Diru-laguntza jasotako jardueren publizitatean, Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen kolaborazioa, eta elkarteek, federazioak zein fundazioak jardueren edukiak bere gain hartzen dituztela aipatzen dela ziurtatzen duten dokumentuak.

2.– Aurkeztutako fakturen edo dokumentuen diru-kopurua, emandako diru-laguntzaren kopurua baino txikiago izango balitz, gertaera hori aditzera eman beharko litzateke, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian itzultzeko.

16. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

1.– Diru-laguntza emateko baldintzaren bat aldatzen bada, Emakunderen Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta beti ere, diru-laguntzaren helburua bete bada, edo bestelako erakunde publikoren edo pribaturen batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko ebazpena alda daiteke.

2.– Aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa jasotzerakoan, eta aurretik dokumentazio bera aztertu eta ebaluatu dela, Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendariak, administrazio-bideari amaiera ematen dion Ebazpenaren bidez, emandako diru-laguntza ordainduko du. Bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak doituko dira, eta hala dagokionean, aipatuko du itzuli beharreko zenbatekoa. Dena delako zenbateko hori itzultzeko, 15 astegunetako epe bat ezarriko du.

17. artikulua.– Hausteak.

Diru-laguntza emateko ezarri ziren edozein baldintza ez bada betetzen, azaroaren 11ko 1/1997 zenbakidun legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 zenbakidun Dekretuaren arabera, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaio jasotako kopurua eta bidezkoak diren interes legalak, bidezkoak diren bestelako jarduerei kalte egin gabe.

18. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedurak.

Dagokionean, emandako diru-laguntza itzultzeko, abenduaren 17ko 698/1991 zenbakidun Dekretua hartuko da oinarri. Aipatutako Dekretuak honakoa xedatzen du:

a) Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendariak Erakunde interesdunari jakinaraziko dio prozeduraren hasiera eta prozedura horren zergatiak. Horretaz gain, 15 astegunetako epea ezarriko du, Erakundeak egokiak deritzon argudioak azaltzeko.

b) Argudioak jasotzen direnean edo epea bukatzen denean argudiorik jaso gabe, Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundea Zuzendariak prozedurari amaiera emango dio, Ebazpenaren bidez. Aipatutako Ebazpenak Administrazio bideari emango dio amaiera.

Ebazpenaren bidez, baldintzaren bat hautsi dela adieraziko balitz, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aipatuko du, eta dagokionean, jasotako dirua gehi aplikatu beharreko interes legalak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira itzularaziko dio, bi hileko epean, jakinarazpen jaso ondoko egunetik zenbatuta. Epe hori borondatezko epetzat joko da.

c) Borondatezko epea bukatzean ez bada dirua itzultzen Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazioko Organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiazko bidetik jardun ditzan, lege-arau aplikagarriak xedatukoaren arabera.

d) Arau aplikagarriak bete ez direnez, emandako diru-laguntzen ebazpenari buruzko prozedura ebazteko eta jakinarazteko, gehienez, sei hileko epea ezarriko da, ondoko artikuluak arautzen duela.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion Ebazpen honen aurka erakunde edo pertsona interesdunek birjarpenezko errekurtsoa jar dezakete Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabete bateko epea ezarriko du, ebazpena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik zenbatuta. Horren ordez, zuzenean administrazioarekiko errekurtsoa jar dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoaren Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako bi hileko epea ezarriko du, ebazpena aipatu aldizkarian argitaratu ondoko egunetik zenbatuta.

Bigarrena.– Ebazpen honek eragina izango du, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 12a.

Zuzendaria,

TXARO ARTEAGA ANSA.

I. ERANSKINA

DATU OROKORRAK

ELKARTEAREN edo FUNDAZIOAREN DATU OROKORRAK

Eskaera egiten duen Erakundearen izena:	Bazkide Kopurua:

Elkartearen Helbidea:

Herria:	Lurraldea:

Telefonoa:	Faxa:	E-maila:

Elkarteen/Fundazioen 	Izen ematearen data:	IFK:

Erregistroan izena ematea

ZK.

ELKARTEAREN edo FUNDAZIOAREN BANKUKO DATUAK ø

Banketxea:

Banku-sukurtsalaren helbidea:

Kontu-zenbakia:

ø OHARRA: Derrigorrezkoa da Elkartea edo Fundazioa bankuko kontuko titularra izatea. Kontu-zenbakia aldatzen baduzue, Emakundera “Datuen alta/Hirugarren interesatua”delako imprimakia eskatzea beharrezkoa da.

ELKARTEAREN edo FUNDAZIOAREN ORDEZKARITZA LEGALA

Izena eta Deiturak:

Helbidea eta Herria:

Telefonoa:	NAN:

II. ERANSKINA

JARDUEREN PROIEKTUA

(jarduera bakoitzerako)

Jardueraren izena:

EEEPP III.ean jarduera identifikatzea

Arloa	Helburua	Ekintza

Jardueraren programa:

Helburuak:

1.– 	

	

2.– 	

	

3.– 	

	

4.– 	

	

5.– 	

	

Metodologia:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Irizpideak / Ebaluaziorako adierazleak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Jarduera zuzentzen deneko pertsonak: 	

Jardueran parte hartzeko aurreikusi den pertsona-kopurua: 	

Jardueraren lurralde-esparrua:

Bertokoa: n 	Lurralde Historikoa n 	Autonomia Erkidegoa n

Jarduera garatuko deneko/direneko lekua/k: 	

Jardueraren egutegia:

Ordu-kop.: ...................... Lehen eguna:

Jarduera honako hizkuntza honetan egingo da:

Euskara n 	Gaztelera n 	Euskara/Gaztelera n 	Beste bat n

JARDUERAREN AURREKONTUA

GASTUAK

Txosten-egileen / irakasleen gastuak:

Ordainsariak	____________

Ostatua:	____________

Garraioa:	____________

Beste zenbait:	____________

Materialaren gastuak:

Fotokopiak:	____________

Material didaktikoak (liburuak, ikus-entzunezkoak.)	 ____________

Materialen alokairua:	____________

Beste zenbait material:	____________

Publizitatea:

Diseinuak eta logotipoak:	____________

Hormirudiak eta liburuskak:	____________

Prentsako eta irratiko iragarkiak:	____________

Beste zenbait:	____________

Jarduerentzako lokalak alokatzea:	____________

Azpiegituraren gastuak:

Posta:	____________

Telefonoa eta faxa:	____________

Beste zenbait:	____________

Beste zenbait gastu:	____________

GASTUAK GUZTIRA	___________

SARRERAK:

Elkartearen / Fundazioaren ekarpena:	____________

Beste zenbait Erakunderen ekarpena:	____________

Partehartzaileen ekarpena:	____________

Beste zenbait dirulaguntza:	____________

JARDUERA HONETARAKO EMAKUNDERI ESKATZEN

DION DIRULAGUNTZA:		____________

SARRERAK GUZTIRA	______________

III. ERANSKINA

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuaren markaren ezaugarriak

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuaren markaren erreprodukzioa zabaldu beharreko publizitate-euskarrietan jarriko da partaidetzaren arabera dagokion presentzia, leku eta pertzepzioarekin, betiere, 318/1999 Dekretua, hots, abuztuaren 31koa, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duena betez. Konfigurazio hau izango du:

<IMG SRC="Image9.gif" WIDTH=181 HEIGHT=188>

Marka koloretan jarri nahi bada, arau hauek bete beharko dira:

Emakumearen irudia: pantone 529, kuatrikomia: zian %26, magenta %43, horia %22.

Zutabeak: pantone 421, kuatrikomia: beltza %28.

Testua: tipografia: Optima Bold (Emakunde) Helvética 55 Roman (testuaren gainerako zatia).

IV. ERANSKINA

JUSTIFIKAZIO-TXOSTENA

(jarduera bakoitzerako)

ERAKUNDEAREN IZENA: &#9;

&#9;

Jardueraren fitxa teknikoa:

Jardueraren izena: &#9;

Jardueraren lurralde-esparrua:&#9; Bertokoa n L. Historikoa n Autonomia E. n

Pertsona-kopurua: &#9;Garatuko deneko lekua/k:&#9; Ordu-kop.:

Jardueraren egutegia: Lehen eguna

Erabiliko den hizkuntza&#9;Euskara n Gaztelera n Euskara/Gaztelera n Beste hizkuntzaren bat n

Egindako jardueraren deskribapena:

Irizpideak / Ebaluaziorako adierazleak:

Lortutako helburuen balorazioa:

Erabilitako metodologia:

Ondorioak:

Balantze ekonomikoa:

&#9;Sarrerak&#9; Gastuak


Azterketa dokumentala