Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Bastidako Udala
1876

IRAGARKIA, 2005eko lan-eskaintza publikoarena.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluarekin bat etorriz, alkatetzaren 26/2005 dekretuaren bidez (2005eko martxoaren 10ekoa) jakinarazten da 2005ari dagokion lan-eskaintza publikoa onestea erabaki dela. Ondorengo plazek osatzen dute eskaintza:

Funtzionarioak:

– Administrazio orokorreko teknikari lanpostu bat, administrazio orokorreko eskalakoa, teknikarien azpieskalakoa. A taldekoa. Titulazio akademikoa: zuzenbidean lizentziatua. Hizkuntza-eskakizuna: 4., derrigortasun-datarik gabe.

– Aguazil-zerbitzu anitzeko lanpostu bat, administrazio orokorreko eskalakoa, mendekoen azpieskalakoa. E taldekoa. Titulazio akademikoa: eskola-ziurtagiria. Hizkuntza-eskakizuna: 2., derrigortasun-datarik gabe.

Labastida, 2005eko martxoaren 10a.

Alkate udalburua,
IGNACIO GIL ORIVE.

Azterketa dokumentala