Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

SPRILUR SA
1516

IRAGARKIA, hornitzaile izangaien eskaera publikoari buruzkoa.

Baltzua: Urola Erdiko Industrialdea, SA.

Xedea: Azkoitiko (Gipuzkoa) udalerrian, Oñartxoko poligono berria eraikitzeko eta urbanizatzeko lanak burutzea; urbanizazio-lanen zuzendaritzak eta eraikuntza bera kalitate-kontrolen laguntza teknikoarekin garatzea; eta, horretarako, honako dokumentu hauek idaztea: goi-mailako planeamendu-aldaketa, plan partziala, berdinbanaketa-proiektua, urbanizazio-proiektua eta eraiketa-proiektua.

Hornitzaile izan litezkeenen sailkapena:

– Industria-arloko hirigintzan eta arkitekturan eskarmentua duten arkitektura- edo ingeniaritza-estudioak.

– Industria-arloko hirigintzan eta eraikuntzan esperientzia duten eraikuntza-enpresak.

– Industria-arloko eraikuntza-prozesuetan esperientzia badutela egiaztatuta duten "obretako fase partzialen" enpresa hornitzaileak.

Curriculuma nora bidali behar den:

Sprilur SA.

Ibáñez de Bilbao 28, 7 - B departamendua. B

48009 Bilbao

Tel.: 94 423 61 18.

Sprilur SAko zuzendari nagusia,

ANTON ZUBIAURRE SORAZU.


Azterketa dokumentala