59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1510
IRAGARKIA, 5/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.
Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko 2. Auzitegian Begoña Garay Achuteguik, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 5/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten aurka, ebazpen horrek atzera bota baitzuen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 8ko 56/2004 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horrek agindu zuen pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu zutenen behin betiko zerrenda argitaratzeko, puntuazio hurrenkeraren araberakoa zena. Aipatu zerrenda Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizainen kategoriari dagokio.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie, eta, halaber, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dutela aipatu prozedura judizialean aurkezteko.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 23a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.