59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1506
IRAGARKIA, 4/05 Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko 2. Auzitegiko Administrazioarekiko Salan Pilar Costillas Cañok, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 4/05 Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 8ko 3183/04 Ebazpenaren aurka, urriaren 27an jakinarazi zen ebazpen horrek atzera bota baitzuen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 8ko 56/04 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horrek agindu zuen pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu zutenen behin betiko zerrenda argitaratzeko, puntuazio hurrenkeraren araberakoa zena. Aipatu zerrenda Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizainen kategoriari dagokio.
Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 8a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.