59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1503
IRAGARKIA. Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du 2005eko otsailean amaitutako estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Industri Produkzioaren Indizea (IPI) 2004/XII.
– Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt) 2004ko 4. hiruh.
– Barne Merkataritzaren Indizea (BMI) 2004ko 4. hiruh.
– Hiruhileroko Kontu Ekonomikoak (HKE) 2004ko 4. hiruh.
– Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI) 2005/I.
– Industri Prezioen Indizea (IPRI) 2005/I.
–Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI) 2005/I.
– Eraikuntzaren Kostuen Indizea (EKI) 2005/I.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 28a.
Zuzendari nagusia,
JOSU IRADI ARRIETA.