59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1499
ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Galdakaoko Ospitalerako traumatologiako protesiak (finkatzailea keta osagaiak) eskuratzeko 110/11/1/1364/O631/122004 zk.ko espedientearena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Galdakaoko Ospitalea.
c) Espedientearen zenbakia: 110/20/1/1364/O631/ 122004.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidurak.
b) Helburua: traumatologiako protesiak (finkatzaileak eta osagaiak) eskuratzea.
c) Loteak: bai, 70.
d) Lizitazioaren publizitaterik gabea.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: negoziatua.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 80.564,40 euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2005eko otsailaren 17a.
b) Esleipendunak:
Kontratista: MBA Norte SA.
Esleitutako loteak: lote guztiak.
Esleipenaren zenbatekoa: 80.564,40 euro.
Galdakao, 2005eko otsailaren 18a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
ELISA GÓMEZ INHIESTO.