Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
1490

EDIKTUA, 2965/03-2 prozeduraren ondoriozkoa, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren uztailaren 29ko 187/2003 Dekretua deuseztatzen duena. Dekretu hori 2003-09-30eko 190. zk.ko EHAAn argitaratu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen du.

Jakinarazten da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen Dekretua aldatzen duen Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren uztailaren 29ko 187/2003 Dekretuaren aurka (2003-09-30eko 190. zk.ko EHAAn argitaratua), Colegio de Ingenieros Técnicos de Obras Públicas del País Vasco-Herrilanen Ingeniero Teknikoen Euskadiko Elkarteak sustatutako 2965/03 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, epaia eman dela, 2004-12-20an, eta epai hori irmoa dela. Hona epaiaren apaitzan erabakitakoa:

Errekurritutako dekretua deuseztatzea.

Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan agindutakoa betez.

Bilbao, 2005eko otsailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala