59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
1486
710/05 EBAZPENA, 2005eko martxoaren 8koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, osasun-zentroak eta kontsultategiak eraikitzeko, handitzeko, eraberritzeko eta konpontzeko Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeetarako dirulaguntza deialdiko batzorderako kideak izendatzen dituena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren bitartez, osasun-zentroak eta kontsultategi medikoak eraikitzeko, handitzeko, eraberritzeko eta konpontzeko nahiz beharrezkoak dituzten altzariak eta osasun-tresnak erosteko, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioei 2005. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin da, eta, erabaki horren I. eranskineko 6.1 puntuak xedatzen duenez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak horretarako berariaz emandako ebazpen batez izendatutako batzordeak baloratuko ditu eskabideak.
Adierazitakoaren ildotik, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Erabakiak xedatutako batzorde horretako kide izendatzea ondoko hauek:
Lehendakaria:
Rafael Cerdán Arandia jauna. Osasun Saileko Osasun sailburuordea.
Ordezko: M.ª Luisa Arteagoitia González andrea. Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria.
Batzordekideak:
Jon Darpón Sierra jauna. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako zuzendaria.
Ordezko: José Manuel Ladrón de Guevara jauna. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako Zuzendaritza.
Carlos Aguirrebeitia Momeñe jauna. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Ordezko: Camino López Fernández andrea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Iñaki Berraondo Zabalegui jauna. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako eta Komunitateko Atentzioko Zuzendariordetza.
Ordezko: Javier Urraca García de Madinabeitia jauna. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako eta Komunitateko Atentzioko Zuzendariordetza.
Idazkaria:
M.ª Rosario Moraza Vea-Murguía andrea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Ordezko: José Ángel Ruiz Molinuevo jauna. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 8a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.