Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1481

EBAZPENA, 2004ko urriaren 13koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB3-0023/04-BB espedientean M.ª del Mar Calderón Calderero andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Donostiako udalerriko Zabaleta kaleko 43an dagoen higiezinaren jabe-erkidegoaren izenean orain errekurtsogile denak 2004ko urtarrilaren 9an aurkeztutako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek. Higiezin hori birgaitzeko egin zuen eskabidea eta horrekin batera bertan egin beharreko lanei eta diru-laguntzen eskatzaileei buruzko agiriak aurkeztu zituen.

2.– Espedientea izapidetu eta agiri osagarriak eskatu ostean, Gipuzkoako Lurralde ordezkariaren 2004ko otsailaren 4an hartutako Erabakiaren bidez, ukoa eman zitzaion aurkeztutako eskabideari. Ukoak etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko abenduaren 30eko Aginduaren 7. artikuluaren 1. paragrafoan du oinarri, zerbitzu tekniko eskudunek egin behar ziren lanak aztertzera joan zirenean lanak hasita zeudela egiaztatu baitzuten.

3.– M.ª del Mar Calderón Calderero andreak, 2004ko martxoaren 9an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, berarekin bat ez baitzetorren. Bertan azaltzen duenez, lanak diru-laguntza eskatu baino lehen hasi arren, Manuel Arrue arkitektoaren txostenaren bidez kreditatuta dagoela, erkidegoak ez dituela inola ere programatu edo proiektatu eta, azkenik, erkidegoaren beraren barruko egituraz kanpokoak direla. Horiek horrela, lanen apartekotasuna eta prestasunagatik, diru-laguntzak jasotzeko eskaera egiten du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako. Bestalde, arau horren 114. eta 115. artikuluetan zehaztutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa.

3.– Espediente hau izapidetzerakoan ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak agintzen dituen prozedura-arauak, etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzko 2002ko abenduaren 30eko Agindua, eta horiekin osagarri diren eta bat datozen arauak bete dira.

4.– Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2002ko abenduaren 30eko Aginduak honela dio 7.1 artikuluan: "birgaitzeko jarduketa babestua osatuko duten obrei jarduketa babestua onartzeko administrazio-erabakia jakinarazi edo behin-behineko kalifikazioa jakinarazi ondoren ekin beharko zaiela, eta betiere hurrengo sei hilabeteetan. Exekuzio-egutegian aurreikusitako epean gauzatuko dira obrak. Egutegia birgaitze-proiektuko memoriaren eranskin gisa joan da nahitaez.

Salbuespen gisa, eta behar bezala justifikatutako arrazoiak direla bide, titularrek administrazio-ebazpena jakinarazi baino lehenago egin ahal izango diete obrei, honako kasu hauetan:

– Dagokion lurralde-ordezkaritzako zerbitzu teknikoek edo Birgaitzeko Hirigintza Sozietateak aurretiko ikuskaritza egiten dutenean.

– Obrek eraikinean gas naturala jartzea helburu dutenean."

Espedientea aztertu ostean, obra partikularretan birgaitze-jardueretarako finantza-laguntzetarako eskabidea 2004ko urtarrilaren 9an egin zela egiaztatu da; baina espedientean bertan jasotzen denez, Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek 2004ko otsailaren 2an egindako txostenean lanak oso aurreratuak daudela adierazten da berariaz.

Eskuartean dugun honetan, 7. artikuluan xedatukoaren aurka jokatu izanagatik eman da ezezko ebazpena. Alde batetik, birgaitze-lanak jarduera babestua aitortzeko administrazio-ebazpena jakinarazi baino lehen hasi direlako eta, bestetik, aparteko kasuetako bat ez denez, ez dago justifikatuta lanak hasteko aurrerapena. Beraz, ebazpena bere horretan sendetsi behar da zuzena baita.

EBATZI DUT:

M.ª del Mar Calderón Calderero andreak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariaren 2004ko otsailaren 4an EB3-0023/04-B espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztutako errekurtsoa ezestea. Ebazpena, beraz, bere hartan gelditzen da Zuzenbidearekin bat baitator.

Ebazpen honen aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke artez Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Horretarako epea jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 13a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala