59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
1478
ERABAKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, titulartasun publikoko hedabideetan dohainik izango diren hauteskunde emanaldien banaketari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2005eko martxoaren 29ko bileran, eta Irrati eta Telebista Batzordeak proposatuta, aurkeztutako hautagaitzek titulartasun publikoko hedabideetan dohainik izango dituzten emanaldien banaketa erabaki du.
Ukitutako indar politikoek Hauteskunde Batzordeak Eusko Legebiltzarrean dituen bulegoetan aztertu ahal izango dute erabaki hori, bai eta aurrekariak ere, erabakia argitaratu eta hurrengo egunean, eta egoki deritzen errekurtsoak aurkeztu ahal izango dituzte, orobat, epe beraren barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 29a.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde
Batzordeko lehendakaria,
FERNANDO LUIS RUIZ PIÑEIRO.