54. zk., 2005eko martxoaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Kultura Saila
1321
LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekikoa, Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentroa eta Kirol Zuzendaritzaren beste administrazio-zerbitzuak kokatuta dauden eraikuntzaren garbiketa-lanak kontratatzekoa (K-14/2005 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: K-14/2005
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren garbiketa-zerbitzua, bai instalakuntzena eta baita arroparena ere.
b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.
c) Gauzatzeko lekua: Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrua (Getxo).
d) Gauzatzeko epea: Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik –beti ere, behin-betiko bermea ipini ondoren– 2005eko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapideak: presazkoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbatekoa, guztira: aurrekontu globala 90.000 eurokoa izango da, gehienez (BEZa barne).
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Entitatea: Kirol Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, Lakua I eraikina (2. solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).
d) Telefonoa: 945 01 95 07.
e) Faxa: 945 01 95 31.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: goian adierazitako lekuan jaso ahal izango dira kostu barik 2005eko martxoaren 29ko 11:00 arte.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen.
b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: honako justifikazioen bidez egiaztatu beharko da:
1.– Ekonomia eta finantza kaudimena horrela egiaztatuko da:
– Finantza erakunde baten txostena.
2.– Gaitasun teknikoa eta profesionala horrela egiaztatuko da:
– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda, bertan zenbatekoak, datak eta onuradunak, pribatuak zein publikoak adieraziz. Azken hiru ekitaldietan kontratu honen antzeko xedea duten kontratuen zenbatekoen batuketa gutxienez 90.000 eurora iritsiko da.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko martxoaren 29a, 11:00 baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu behar dira, “A“, “B“ eta “C“, barruan berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa dutela
c) Aurkezteko lekua:
1.– Entitatea: Kultura Saileko erregistroa.
2.– Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua)
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010)
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabetez, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010)
d) Eguna: 2005eko apirilaren 5a.
e) Ordua: 11:00etan.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 8a.
Zerbitzu zuzendaria,
LORE BILBAO ARTETXE.