54. zk., 2005eko martxoaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1309
LEHIAKETA. Iragarkia, Mutrikuko portuko itsas sarbidea hobetzea helburutzat duen obra-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C01/002/2005 esp.).
1.– Entitate esleitzailea:
a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Garraio eta Herri Lan Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C01/002/2005
2.– Kontratuaren ezaugarriak:
a) Helburua: Mutrikuko portuko itsas sarbidea hobetzea.
b) Loteak: ez dago loterik.
c) Gauzatzeko lekua: Mutriku.
d) Gauzatzeko epea: zuinketaren egiaztapen-akta izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 30 hilabetekoa izango da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: hogei milioi zazpiehun eta laurogeita bat mila zazpiehun eta laurogeita hamazazpi euro eta hogeita hamasei zentimo (20.781.797,36 euro).
5.– Behin-behineko fidantza: laurehun eta hamabost mila seiehun eta hogeita hamabost euro eta laurogeita hamabost zentimo (415.635,95 euro).
6.– Agiriak eta argibideak:
a) Entitatea: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea, 1, beheko solairua.
c) Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 97 44.
e) Faxa: 945 01 97 87.
f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko apirilaren 14a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria).
Taldea: F)	Azpitaldea: 2	Kategoria: f)
Taldea: F)	Azpitaldea: 7	Kategoria: f)
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko apirilaren 15a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
3.a Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
c) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2005eko apirilaren 22a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2005eko martxoaren 9a.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 9a.
Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako
Idazkaritza Teknikoko burua,
EDURNE SANTOS BENGOA.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.