54. zk., 2005eko martxoaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
1306
EBAZPENA, 2005eko otsailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena. Honen bidez dei egiten zaie 10/05 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan –prozedura laburtua- interesa izan dezaketenei; errekurtso hori Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Epaitegiak darama aurrera.
Goian azaldutako 10/05 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa -prozedura laburtua- aurkeztu da, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2004ko ekainaren 28ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, 2004ko apirilaren 29ko Ebazpearen kontra ertzain batek aurkeztutako aukerako berraztertzeko errekurtsoa ebatzi zen. Azken ebazpen horren bidez, bestalde, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak 2003ko abenduaren 2an emandako 271/03 epaiaren epaitza betearazi zen. Horiek horrela, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Beraz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote. Horretarako, bederatzi eguneko epea dute ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Arkaute, 2005eko otsailaren 22a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
GUADALUPE CAMINO GARCÍA.