Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2005eko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1303

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2004ko azaroaren 30ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2.a artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Horrelako akats bat egin da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2004ko azaroaren 30eko Aginduan. Agindu horren bidez, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen (2005eko urtarrilaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2 zk.). Hori dela eta, zuzenketa hau egin behar da:

Idazpuruan, euskarazko testuan, 53. orrialdean, hau dio:

“AGINDUA, 2004ko azaroaren 30ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.“

Eta honako hau esan behar du:

“AGINDUA, 2004ko azaroaren 30ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.“


Azterketa dokumentala