Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Berriozarko Udala
1217

IRAGARAKIA, kalean utzitako ibilgailuak kaletik kendu eta gordailuan uzteari buruzko jakinarazpena argitaratzen duena.

Kalean utzitako ibilgailuak kaletik kendu eta gordailuan uzteari buruzko 1974-02-14ko Ministerio-Aginduan ezartzen diren jakinarazpen eta errekerimenduen bidez ondokoa adierazi zitzaien zenbait ibilgailuren jabeei: jakinarazpena jasotzen zutenetik bost eguneko epean erantzunik ematen ez bazuten, hartzaileek uko egiten zieten beren ibilgailuei, eta Berriozar Udalarenak izango ziren ibilgaluok. Jakinarazpen eta errekerimendu horiek egin ezin direnez, Berriozarko Alkatetzaren 2005eko urtarrilaren 18ko ebazpena (urtarrileko 22/05) argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Jabeek jakinarazpen honetatik hasita hilabeteko epean ordaintzen ez badituzte ibilgailuak kaletik kendu, garraiatu eta gordetzeko gastuak, ibilgailuak Udalaren esku geratuko dira, eta Udalak enkantean edo desegiteko salduko ditu. Ibilgailuak eta jabeak I. eranskinean zerrendatzen dira.

"Udal honetako Udaltzaingoak izapidetutako administrazio-espedientea ikusita, ondokoa

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Udalaren instalazioetan egon eta I. eranskineko zerrendan jasota dauden ibilgailuen jabeek legeak ezarritako epean ordaintzen ez badituzte ibilgailuak kaletik kendu, garraiatu eta gordetzeko gastuak, ibilgailuak Udalaren esku geratzea, eta Udalak enkantean edo desegiteko saltzea.

Bigarrena.– Probintziako Trafiko Buruzagitzan behar diren izapideak egitea, ibilgailuen behin betiko nahitaezko baja egiteko.

Ebazpen honen aurka bi errekurtso hauetako bat jartzeko aukera dago:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Nafarroako Epaitegian, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Berriozar, 2005eko urtarrilaren 18a.

Ordezko alkatea,

JOSÉ ANTONIO NAVIDAD PIQUERO.

I. ERANSKINA / ANEXO I

14/2004 SS-3513-AG DAVID MIGUEL OCARIZ IBAÑEZ

Aintzieta plaza / Plaza Aintzieta, 36-2. A

20014-DONOSTIAS-SAN SEBASTIÁN

15/2004 BU-4004-K EUSEBIO CORTES BERRIO

Correia Kalea / C/Correia, 134

01001-VITORIA-GASTEIZ


Azterketa dokumentala