49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
1214
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako Ebazpenak jakinarazteko dena.
Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:
1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta bere aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Halaber, espedientea ikusteko aukera duzu; Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean dago, Erandioko Larrauri Mendotxe bideko 18an.
2.– Isuna ordaintzeko epea:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino luzeagoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten
(212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduari buruzkoa: 44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak).
3.– Isuna hurrengo zerrendako edozein banku kontutan ordaindu ahal da. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra
Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.
Kontu zk. 2095-0631-55-21-31000143.
Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-Kutxa.
Kontu zk.: 2101-0760-69-0002788214.
Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa.
Kontu zk.: 2097-0178-92-0015172561.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesatuaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.– Halaber, 25.1 artikuluaren aurkako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2. artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten dizut ezen ezarri dizuten zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean ezohitze tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin baduzu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badituzu. Horretarako zure asmoa adierazi beharko diozu Administrazio honi hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaizun egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
IZEN-ABIZENAK ESP. ZK. LEGE-HAUSTE EBAZPEN ZIGORRA HAUTSITAKO
EGUNA EGUNA ARAUA
APELLIDOS Y NOMBRE N.º EXP.– FECHA INFRAC. FECHA RESOL. SANCION ART. INFRING.
AMORROSTRA VICARIO, OSCAR ENRIQUE 405X0401384-9 13-03-2004 17-01-2005 ARCHIVO 23 a)
CAMARA OTEO, JOSE LUIS 405X0401434-9 02-05-2004 04-01-2005 301eur./RET. 23 a)
YADIN YADIN, MOHAMED 405X0200176-4 06-03-2001 11-01-2005 400eur./RET. 25.1
BISHIDA, MOHAMED 405X0401330-9 05-03-2004 11-01-2005 350eur./RET. 23 a)
OKOTIE, ELVIS 405X0401492-8 31-03-2004 28-12-2004 600eur./RET. 23 a)
ANGULADZE, MIRIAN 405X0401540-7 13-04-2004 18-01-2005 500eur./RET. 23 a)
ALVAREZ FORCADA, JOSE FEDERICO 405X0401203-7 08-03-2004 03-01-2005 ARCHIVO 23 c)
JALAO TORRES, RAUL JAVIER 405X0401406-9 20-03-2004 21-12-2004 600eur./RET. 23 a)
ZANNOUTI, ADIL 405X0401481-8 22-02-2004 28-12-2004 301eur./RET. 23 a)
SANCHEZ GARMENDIA, AARON 405X0401298-9 26-01-2004 10-01-2005 ARCHIVO 23 a)
RET.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.
Erandio, 2005eko otsailaren 1a.
Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,
JON ARTURO URIARTE UNZALU.