49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1211
EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 524/04 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.
Jesus Miguel Incinillas Fernández, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.
Eugamed SL sozietatearen borondatezko porrotari buruzko 524/04 judizioaren laugarren sekzioan ebazpena hartu da gaur. Bertan erabakitakoa betez, ediktu honen bidez deia egiten zaie porrot egin duenaren hartzekodunei, Hartzekodunen Batzar Orokorrera joan daitezen 2005eko apirilaren 13an, 12:00etan. Batzarra porrotaren kredituak aztertzeko eta aitortzeko izango da, eta Gasteizko Justizia Jauregiko prestakuntza-aretoan egingo da (Gasteiz hiribidea, 18 zk., 4. solairua). Hartzekodunei jakinarazten zaie 2005eko martxoaren 18a baino lehen euren kreditu-tituluak aurkeztu beharko dizkietela porrotaren sindikoei: Eduardo Cobanera Altuna jaunari (helbidea: Done Bikendi plaza, 1 zk., 1. ezkerra, 48001 Bilbao; tfnoa.: 94 423 09 00); Francisco Javier Santamaría Rubio jaunari (helbidea: Diego Lopez de Haro kale nagusia 39 zk., 2. eskuina, 48009 Bilbao; tfnoa.: 94 416 44 77); eta Manuel Arce Escudero jaunari (helbidea: Simon Bolibar 5 zk., 2. ezkerra; 01003 Vitoria-Gazteiz; tfnoa.: 945 26 73 97). Azkenik, ohartarazten zaie berantiartzat joko direla, Merkataritza Kodeko 1101. eta 1829. artikuluetan jasotako ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 14a.
IDAZKARI JUDIZIALA.