49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1210
EDIKTUA, borondatezko porrot bati buruzko 647/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Raquel Pérez de Lazarraga Villanueva andreak, Vitoria-Gasteizko eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, hau
JAKINARAZTEN DUT:
Epaitegi honetako Lehen Auzialdiko epaile magistratuak erabakia hartu du, bigarren sekzioan gaur emandako ebazpen baten bidez, epaitegi honetan Detex 2000 SL porrota dela-eta burututako 647/03 zk.ko judizioaren gainean. Epaileak erabakitakoa betez, porrot egin duenaren hartzekodunei dei egiten zaie martxoaren hemezortzian, goizeko hamarrak eta erdietan, epaitegi honetako Entzunaldi Aretoan egingo den Hartzekodunen Biltzarrera joan daitezen porrot-espediente honen azken kontu-ematea onartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 17a.
IDAZKARIA.