49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1209
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko burututako 295/04 zk.ko L2 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: L2 295/04, prozedura arrunta.
Demandatzailea: Caja de Ahorros de Vitoria y Álava-Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Larrea Martínez de San Vicente, Carlos.
Prokuradorea: Julia Ortiz de Zarate Apodaca andrea.
Demandatuak: Francisco Sánchez Ferrero eta Isabel Arias Vara.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:
Javier Pegenaute Allok, Vitoria-Gasteizko eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, epai hau eman du
186/04 ZK.KO EPAIA
Vitoria-Gasteizen, 2004ko urriaren 21ean; ikusi eta entzun ditut 295/2004 deklarazio-judizio arruntaren autoak, epaitegi honetan bideratu baitira diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Alderdi izan dira, batetik, demandatzailea, Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa merkataritza-sozietatea, epaitegietako prokuradore Julia Ortíz de Zárate Apodacak ordezkatuta eta Carlos Larrea Martínez de San Vicente letraduak lagunduta; eta bestetik, demandatuak, Isabel Arias Vara andrea eta Francisco Sánchez Ferrero jauna, auzi-ihesean biak.
EPAITZA
Baietsi egin dut Julia Ortíz de Zárate Apodaca prokuradoreak Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa merkataritza-sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, kondenatu egin behar ditut Isabel Arias Vara eta Francisco Sánchez Ferrero demandatuak auzi-jartzaileari modu solidarioan 5.254, 33 euro ordaintzera, eta bai ebazpen hau ematen den egunetik sortutako legezko interesak ordaintzera ere. Demandatuei ezartzen zaie berariaz eragindako kostuak ordaintzea.
Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaia jakinarazi ondoko bost eguneko epean, epaitegi honetan.
Francisco Sánchez Ferrero demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Auzi-iheslaria den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake ebazpen horren aurka, Arabako Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 14a.
IDAZKARI JUDIZIALA.