Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1208

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 398/04 zk.ko L2 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 398/04, hitzezko judizioa, desahuzio bati buruzkoa.

Demandatzailea: Soledad Villanueva Nalda andrea.

Abokatua: González Gómez, Dolores.

Prokuradorea: Maria Elena Fernández de Marticorena Cerecedo.

Demandatua: Montserrat Rodríguez Castañeda.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua hitzez hitz honako hauek baitira:

3/05 ZK.KO EPAIA

Getxo (Bizkaia), bi mila eta bosteko urtarrilaren hogeita seia.

Nik, Aranzazu Bilbao Otaolak, Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut epaitegi honetan bideratutako 398/04 zk.ko hitzezko judizioaren autoak, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioari eta errentak erreklamatzeari buruzkoak. Alderdi izan dira, batetik, demandatzailea, Soledad Villanueva Nalda andrea, Elena Fernández de Marticorena Cerecedo prokuradorea eta María Dolores González Gómez letradua dituela, eta bestetik, demandatua, Montserrat Rodríguez Castañeda andrea, auzi-iheslaria bera.

EPAITZA

Baietsi egin dut Elena Fernández de Marticorena prokuradoreak aurkeztutako demanda, Soledad Villanueva Nalda andrearen izenean eta ordez, Montserrat Rodríguez Castañeda andrearen aurka. Horrenbestez, indargabetutzat jo behar dut Areetako (Getxo) Jolastokieta kaleko 5 zenbakiko 1. solairuko A letran dagoen etxebizitzaren errentamendu-kontratua, 1996ko irailaren 25ean egindakoa, eta demandatuaren desahuzioa deklaratzen dut.

Halaber, kondenatu egin behar dut eta kondenatu egiten dut Montserrat Rodríguez Castañeda andrea auzi-jartzaileari hogeita hiru mila seiehun eta hirurogei euro eta bederatzi zentimo ordaintzera (23.660,09 euro), ebazpen honetako zuzenbideko laugarren oinarrian adierazitako interesekin gehituta.

Kostuei dagokienez, demandatuari ezartzen dizkiot auzibide honetan eragindako kostuak.

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb; 449.1. artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Demandatu den Montserrat Rodríguez Castañeda andreak egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Getxo (Bizkaia), 2005eko otsailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala