Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
1207

EDIKTUA, 38/04 zenbakiko L2 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 38/04, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Bilbao Iscoa SL.

Abokatua:

Prokuradorea: German Ors Simon jauna.

Demandatuak: Ángel Dagoberto Gómez Pacheco eta Geriátrico Asistencial de la Caridad y la Merced SL.

Gaia: NO1, judizio arrunta.

Aipatu judizioan, 2005eko otsailaren 7an epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

EPAITZA

Osorik baietsi behar dut eta baiesten dut "Bilbao Iscoa, SL" sozietatearen prozesu-ordezkariak "Geriátrico Asistencial de la Caridad y La Merced, SL" eta Ángel Dagoberto Gómez Pacheco jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, kondenatu egin behar ditut eta kondenatu egiten ditut aipatutako demandatuak entitate auzi-jartzaileari batera eta modu solidarioan hamabi mila zortziehun eta hamaika euro eta hirurogeita hamaika zentimo ordaintzera (12.811,71); halaber, 8.003,89 euroko zenbatekoak 2004ko urtarrilaren 16tik ebazpen hau eman den eguna arte sortutako legezko interesak eta ebazpen hau ematen den egunetik erabat ordaintzen den arte sortzen diren legezko interesak bi puntutan gehituta ordaindu beharko ditu, eta bai 4.807,82 euroko zenbatekoak 2004ko otsailaren 26tik ebazpen hau ematen den eguna arte sortutako legezko interesak eta ebazpena ematen den egunetik erabat ordaintzen den arte sortzen diren legezko interesak bi puntutan gehituta ere. Demandatuei prozesuko kostuak ordaindu beharra ezartzen zaie.

Inpugnatzeko modua: apelazio errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Legea; 455. artikulua).

Epaia jakinarazi eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb, 457.2. artikulua).

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Ángel Dagoberto Gómez Pacheco eta Geriátrico Asistencial de la Caridad y la Merced SL demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko otsailaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala