49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1206
EDIKTUA, jaraunspenaren banaketa judizialaren gainean bideratutako 950/04 zk.ko L2 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Aipatu prozeduraren gainean ebazpena hartu da. Hau dio, hitzez hitz:
AUTOA
Epailea: Mónica de La Serna de Pedro andrea.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta bosteko otsailaren hamaika.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Unzueta prokuradoreak Saturnina Pereda Garcíaren izenean eta ordez idatzi bat aurkeztu du 2003ko uztailaren 11n hil zen Emilio Obregón Martínez kausatzailearen jaraunspenaren banaketa judiziala egin dadila eskatzeko.
Idatzian jaraunspeneko interesdunak hauek direla adierazten da:
Izen-abizenak: Juan, Dominica, Quintina eta Mariano Martínez Asturias jaun-andreen legezko jaraunsleak.
Azalpena
Jaraunsleak
Helbidea
Ezezagunak
Bigarrena.– Kausatzailea hil dela eta jaraunsteko titulua ziurtatzeko, honekin batera doaz kausatzailearen heriotzaren eta egoitzaren ziurtagiria, testamentuaren kopia eta jaraunspena onartzeko eta esleitzeko idatzia, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren(OHZ)ordainketa-kopiak, eta bai Emilio Obregónen izenean dauden kontuen egoeren laburpenak ere.
Hirugarrena.– Idatzian batzarrerako deialdia eskatzen da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Aurreko idatzia aztertu da, eta kontuan hartuta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak, uste da eskabidea egiten duen alderdiak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, beharrezkoak baitira judiziora agertzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6. eta 7. artikuluetan (PZLb).
Bigarrena.– Adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, betiere aipatu lege prozesaleko 36. eta 45. artikuluekin bat etorriaz. Lurraldeari dagokionez ere eskumena badu, kausatzaileak barruti honetan izan zuen azken helbidea eta. (PZLb-ko 52.1.4. artikulua).
Hirugarrena.– PZLb-ko 782. artikuluak dioenez, zati alikuotaren edozein oinordekide edo legatudunek erreklama dezake judizialki jaraunspenaren banaketa. Eskabidearekin batera kausatzailearen heriotzaren ziurtagiria eta oinordekide edo legatuduna dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar ditu, eta kasu honetan aurkeztu dira agiri horiek.
Laugarrena.– Halaber, PZLB-ko 783. artikuluak dioenez, eskabidean eskatutakoa ikusita ondasunak bahitzeko jarduerak eta inbentarioa egitea beharrezkoak ez badira, Batzarrera deituko dira jaraunsleak, zati alikuotaren legatudunak eta bizirik dagoen ezkontidea. Hurrengo hamar egunetako bat jarriko da horretarako, hala egin behar baita kasu honetan, prozeduraren hasierako eskabidean eskatutakoa kontuan hartuta.
Bosgarrena.– Juan, Dominica, Quintina eta Mariano Martínez Asturias jaun-andreen legezko jaraunsleak zitatzeko, bizilekua ezezaguna denez gero, bidezkoa da PZLb-ko 783.3. artikuluan zehazten den bezala jardutea.
Seigarrena.– Bidezkoa da Fiskaltzari egintzarako zitazioa egitea, interesdunen artean adingabekoren bat, ezgaituren bat edo legezko ordezkaririk ez duen absenteren bat egon daiteke eta.
XEDAPENAK
1.– Izapideak egiteko onartu da Unzueta prokuradoreak Saturnina Pereda Garcíaren izenean eta ordez egindako eskabidea, Emilio Obregón Martínez jaunaren jaraunspenaren banaketa judiziala egiteko. Banaketa PZLb-ko I. Kapituluan, II. Tituluan, IV. Liburuan aurreikusitakoarekin bat izapidetuko da.
2.– Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 783.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, oinordekideak batzarrera deitzen dira, banaketa-eragiketak egingo dituen kontularia eta, behar izanez gero, balorazioan parte hartu behar duten perituak izendatzeko ados jar daitezen.
3.– Batzarrean idazkari judiziala izango da buru eta datorren apirilaren 11n, 10:00etan egingo da.
4.– Zitatu bitez interesdunak PZLb-ko 783. artikuluan bertan ezarritako moduan.
Ohartaraz bekie Batzarra bertaratzen direnekin egingo dela eta, adostasunik lortzen ez bada, zozketa bidez izendatuko direla kontularia eta, behar izanez gero, perituak.
5.– Bidezkoa da Fiskaltzari egintzarako zitazioa egitea, interesdunen artean adingabekoren bat, ezgaituren bat edo legezko ordezkaririk ez duen absenteren bat egon daiteke eta.
Ediktuen bidez zitatu bitez Juan, Dominica, Quintina eta Mariano Martínez Asturias jaun-andreen legezko jaraunsleak, zedula epaitegiko iragarki-oholean ipinita. Hala ere, prentsa ofizialean edo egunerokoan ere argitara daitezke zitazioak, prozedura hasi duenak eskatuz eta ordainduz gero.
Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa, epaitegi honetan; hori gorabehera, gauzatu egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan; errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb; 451. eta 452. artikuluak).
Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura
Eta Juan, Dominica, Quintina eta Mariano Martínez Asturias jaun-andreen legezko jaraunsleen bizilekua ezezaguna denez gero, ediktu hau ematen dut, jakinarazteko eta epatzeko zedula modura balio dezan.
Barakaldo (Bizkaia), 2005eko otsailaren 11.
IDAZKARIA.