49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1205
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 507/04 zk.ko L2 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Aipatu prozeduraren gainean ebazpena hartu da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote, hitzez hitz:
Epailea: Susana Diez Martínez de Lahidalga andrea.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: 2004ko azaroaren 25a.
IZO: 48.02.2-04/005657 Prozedura: L2 507/04, hitzezko judizioa, desahuzio bati buruzkoa.
Alderdi demandatzailea: Promoción y Gestión Inmobiliaria Zaisa SL.
Abokatua: Luis Javier Sánchez Gómez.
Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.
Alderdi demandatua: Maria Lisa Lago García eta Michel Tena Palacio.
Abokatua: eta
Prokuradorea: eta
Judizioaren gaia: ordainketa ez egiteagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.
EPAITZA
Baietsi egin dut Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak Promociones y Gestión Inmobiliaria Zaisa, SL sozietatearen izenean eta ordez, María Luisa Lago García andrearen eta Michel Tena Palacio jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta horren indarrez deklaratzen dut bidezkoa dela alderdiak lotzen dituen errentamendu-kontratua indargabetzea. Kontratua Barakaldoko Requeta kaleko 9 zenbakian dagoen eraikineko beheko solairuko F etxebizitzari buruzkoa (etxebizitza duplexa da eta bizilekurako ez bestelako erabilerakoa), eta eraikin berean dagoen garajeari buruzkoa da (02 sotoan, 100 zk.ko aparkalekua, 22,650 m2-koa). Demandatuak etxebizitza lagatzera eta auzi-jartzailearen esku uztera kondenatzen ditut, ohartaraziz legezko epean esandako betetzen ez badute bertatik bota egingo dituztela.
Demandatuak kondenatzen ditut, halaber, auzi-jartzaileari 5.854,52 euroko zenbatekoa, eta 4.326 euro eta BEZa ordaintzera, hau da, 10.872,68 euro guztira, eta bai PZLb-ko 576. artikuluan aurreikusitako interesak ordaintzera ere. Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta aditzera eman berorren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honetan, bost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazi, eta biharamunetik hasita.
Epaien liburura eroan jatorrizkoa.
Eta Maria Lisa Lago García andrearen bizilekua ezezaguna denez gero, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.
Barakaldo (Bizkaia), 2005eko otsailaren 7a.
IDAZKARIA.