Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1204

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 316/04 zk.ko L2 judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: L2 316/04, prozedura arrunta.

Demandatzailea: José Luis Pardo Garabieta jauna eta Celia Álvarez Mendiola andrea.

Abokatua: Pardo Álvarez, Leire eta Pardo Álvarez, Leire.

Prokuradorea: Stella Viejo Casans andrea eta Stella Viejo Casans andrea.

Demandatuak: Iñigo Raúl Martínez Diez eta Maria Jose Arenas Merino.

Gaia: errentak erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2004ko azaroaren 29an. Ondokoa da epai horren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egin dut Stella Viejo Casans prokuradoreak José Luis Pardo Garabieta jaunaren eta Celia Álvarez Mendiola andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Iñigo Raúl Martínez Diez jaunaren eta Maria José Arenas Merino andrearen aurka. Beraz,

Lehenengoa.– Kondenatu egin behar ditut eta kondenatu egiten ditut demandatuak auzi-jartzaileei zazpiehun eta hogeita bat euro eta hogei zentimo (721,20) ordaintzera, eta bai zenbateko horrek ebazpen hau ematen den egunetik hasi eta erabat ordaintzen den arte sortzen dituen legezko interesak bi puntuz gehituta ordaintzera ere.

Bigarrena.– Eta prozesuko kostuak demandatuei ezartzen zaizkiela ulertu behar da.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, errekurritzeko borondatea adierazi beharko da eta aurkatutako erabakiak zehaztu. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen ziurtagiria emango da autoetara, behar bezala bete dadin.

Argitalpena.– Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, sinatzen duen epaile magistratuak irakurri eta argitaratu du, nire aurrean. Fede ematen dut.

Iñigo Raúl Martínez Diez eta Maria Jose Arenas Merino demandatuen gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Barakaldo (Bizkaia), 2005eko urtarrilaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala